[itzul] .bak dokumentu bat igotzea Wordfast Anywherera

Kristina Salas Sierra kristina_salas_sierra a bildua hotmail.com
Al, Maiatza 11, 09:04:48, CEST 2020


Egun on, Patricia!

Saiatu al zara .bak luzapena kentzen eta .doc (edo .docx) jartzen horren ordez? Dokumentuaren izenburuan bertan aldaketa egin daiteke, eta, horrela, hasieran "bak" zena "doc" bihurtzen da, eta dokumentu elebiduna  izaten jarraitzen du, noski.

Neuk, behintzat, proba egingo nuke. Ea funtzionatzen duen!

Ondo ibili!
Kris

________________________________
De: PATRICIA JORGE <PJORGE a bildua basauri.eus>
Enviado: lunes, 11 de mayo de 2020 6:26
Para: itzul a bildua postaria.com <itzul a bildua postaria.com>
Asunto: [itzul] .bak dokumentu bat igotzea Wordfast Anywherera


Egun on guztioi:

Badakizue ea zelan egin hori (edo, hobe esanda, badakizue ea egin daitekeen)?

Formatu mordoa onartzen du WF Anywherek, eta uste nuen .bak bazela horietako bat; baina, saiatu naizenean nire .bak-a igotzen, ohartarazpen bat agertu zait, esanez formatu horrek ez duela balio.

Datu gehiago izan ditzazuen: jatorrizko dokumentua (erdi itzulita dagoen .bak-a) laneko ordenagailuan egin nuen, PC batean, Wordfast Classic-ekin; eta, orain, WF Anywherera igo nahi dut, etxeko Macean.

Eskerrik asko aurretiaz!



Patricia
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20200511/fa87e344/attachment.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago