[itzul] .bak dokumentu bat igotzea Wordfast Anywherera

PATRICIA JORGE PJORGE a bildua basauri.eus
Al, Maiatza 11, 10:42:40, CEST 2020


Kaixo, Kris:

Egin dut zuk esandakoa: aldatu dut luzapena eta bere horretan igo dut .doc-a, baina bakarrik agertzen zitzaizkidean euskarazko segmentuak. Beraz, testu osoa «agerian» jarri, eta berriro igo dut.

Ondo zihoan dena, baina, garbia jaitsi nahi izan dudanean, ezin: elebiduna jaitsi dit, placeable eta guzti. Eta, hain zuzen, nik behar dudana da orain arte egindakoa garbitu, itzulitakoa IMan geratu dadin eta itzuli gabe dudan zatian erabili ahal izateko.

Eskerrik asko, dena dela.

Zaindu!

Patricia


________________________________________
De: itzul-request a bildua postaria.com [itzul-request a bildua postaria.com]
Enviado: lunes, 11 de mayo de 2020 9:32
Para: itzul a bildua postaria.com
Asunto: ItzuL Mezu-Bilduma, 192 bilduma, 16. zenbakia

ItzuL zerrendako mezuak bidali itzul a bildua postaria.com helbidera.

Web bidez zerrendan izena emateko, edo zerrenda uzteko, joan helbide
honetara:
        https://postaria.com/mailman/listinfo/itzul

Posta elektronikoz egin nahi baduzu, bidali mezu bat 'help' hitza
idatzita (aipu markarik gabe), bai Gaia lerroan zein mezuan bertan,
helbide honetara:
        itzul-request a bildua postaria.com

Zerrenda kudeatzen duenarekin harremanetan jartzeko:
        itzul-owner a bildua postaria.com

Mezu honi erantzuten badiozu, mesedez, editatu Gaia (subject) lerroa.
Horrelako mezuak saihestuko dituzu: "Re: ItzuL Mezu-Bilduma...".


Gaurko gaiak:

   1. Re: .bak dokumentu bat igotzea Wordfast Anywherera
      (Kristina Salas Sierra)
   2. Re: Grupos vulnerables al COVID-19 (LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER)


----------------------------------------------------------------------

Message: 1
Date: Mon, 11 May 2020 07:04:48 +0000
From: Kristina Salas Sierra <kristina_salas_sierra a bildua hotmail.com>
To: "itzul a bildua postaria.com" <itzul a bildua postaria.com>
Subject: Re: [itzul] .bak dokumentu bat igotzea Wordfast Anywherera
Message-ID:
        <PR3PR10MB3867DFF174C8E0B4561849A0ACA10 a bildua PR3PR10MB3867.EURPRD10.PROD.OUTLOOK.COM>

Content-Type: text/plain; charset="iso-8859-1"

Egun on, Patricia!

Saiatu al zara .bak luzapena kentzen eta .doc (edo .docx) jartzen horren ordez? Dokumentuaren izenburuan bertan aldaketa egin daiteke, eta, horrela, hasieran "bak" zena "doc" bihurtzen da, eta dokumentu elebiduna  izaten jarraitzen du, noski.

Neuk, behintzat, proba egingo nuke. Ea funtzionatzen duen!

Ondo ibili!
Kris

________________________________
De: PATRICIA JORGE <PJORGE a bildua basauri.eus>
Enviado: lunes, 11 de mayo de 2020 6:26
Para: itzul a bildua postaria.com <itzul a bildua postaria.com>
Asunto: [itzul] .bak dokumentu bat igotzea Wordfast Anywherera


Egun on guztioi:

Badakizue ea zelan egin hori (edo, hobe esanda, badakizue ea egin daitekeen)?

Formatu mordoa onartzen du WF Anywherek, eta uste nuen .bak bazela horietako bat; baina, saiatu naizenean nire .bak-a igotzen, ohartarazpen bat agertu zait, esanez formatu horrek ez duela balio.

Datu gehiago izan ditzazuen: jatorrizko dokumentua (erdi itzulita dagoen .bak-a) laneko ordenagailuan egin nuen, PC batean, Wordfast Classic-ekin; eta, orain, WF Anywherera igo nahi dut, etxeko Macean.

Eskerrik asko aurretiaz!



Patricia
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20200511/fa87e344/attachment-0001.htm>

------------------------------

Message: 2
Date: Mon, 11 May 2020 07:32:20 +0000
From: "LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER" <larrinaga_asier a bildua eitb.eus>
To: 'ItzuL' <itzul a bildua postaria.com>
Subject: Re: [itzul] Grupos vulnerables al COVID-19
Message-ID:
        <69b22c301b304b6fb756960b966bb13b a bildua EJWP1146.elkarlan.euskadi.eus>
Content-Type: text/plain; charset="utf-8"


Alfontso, ezin liteke pareko kasutzat hartu adberbio graduatzaileekin gertatzen dena? "Oso" izan liteke kasurik garbiena:

                iz.aren eta adj.aren artean:        Ordu oso luzeak igaro behar izaten zituen han.
                iz. + adj. multzoaren aurretik:   Ez dute oso begi onez ikusten.

Badirudi zenbatzaileekin antzeko "dantza" bat gertatzen dela:

                bost alkandora gorriko gizon = alkandora gorriko bost gizon


Asier Larrinaga Larrazabal

From: Alfontso Mujika Etxeberria [mailto:a.mujika a bildua elhuyar.eus]
Sent: sábado, 09 de mayo de 2020 18:49
To: ItzuL
Subject: Re: [itzul] Grupos vulnerables al COVID-19

<Tentazioa dut ?Covid-19arekiko talde sentiberak? idazteko, ?talde Covid-19arekiko sentiberak?i aski bideragaitz iritzita...>

Ulertzen dut gogortxo gertatzea Talde COVID-19arekiko zaurgarriak sintagma. Testu orokor edo informatibo huts batean, ziur asko ni ere beste bideren batetik jotzen saiatuko nintzateke: erlatiboa sartzea (COVID-19arekiko zaurgarriak diren / COVID-19 gaixotasunaren aurrean ahulen dauden...) nahiz beste aukera askeagoren bat baliatzea horretarako aukera izanez gero.
Eta ulertzen dut bigarren tentaldia, askoz sintagma erosoagoa baita, egitura gisa, COVID-19arekiko talde zaurgarriak, jakina. Izan ere, izenondo konplexu baten ordez <zerbaitekiko zaurgarri> [IZENA + IZENONDO KONPLEXUA], irensterrazagoa baita, egitura gisa, izenlagun soila <zerbaitekiko talde zaurgarri>  [IZENLAGUNA + IZENA + IZENONDOA]. Dena dela, eutsi egingo nioke tentaldiari jauzi semantiko hori egin baino lehen (izenondoari dagokion zehaztapena izenari esleitzea); uste dut ez dela semantikoki zilegi dislokazio hori egitea (nahiago nuke oker banengo).
Kontua da, bestalde, badirela bigarren era horretako sintagma semantikoki guztiz zuzenak. Adibidez, sintagma hau itzuli beharko bagenu:
reacción anormal a la prueba con tuberculina / réaction anormale au test à la tuberculina
Honela egingo genuke:
tuberkulinaren testarekiko erreakzio anormal
Eta ez legoke zalantzarik, benetan <zerbaitekiko erreakzioa> baita; alegia, anormal izenondoa ez dago lotuta tuberkulinaren testarekiko izenlagunarekin.
Baina zer gertatzen da, adibidez, termino honetan?:
alucinacion no congruente con el estado de ánimo
Garbi dago zer zerekin doan:
 IZENA + IZENONDOA
{(alucinación) + (no congruente [con el estado de ánimo])}
Honela euskaratuko genuke terminoa:
{haluzinazio + ([gogo-aldartearekiko] ez-kongruente)}
Zilegi al da gogo-aldartearekiko hortik atera eta izenaren aurretik jartzea?:
(??) gogo-aldartearekiko haluzinazio ez-kongruente
Esango nuke ezetz (euskarazko sintagma hori gaztelaniara itzuli beharko balitz, honelako zerbait izan liteke: alucinación con [respecto a] el estado de ánimo no congruente).
Edo, adibidez, Euskaltermeko beste hau:
soldadura resistente a la presión
soldadura presioarekiko jarkikor/erresistente
Haren ordez, hau  egin liteke?:
(??) presioarekiko soldadura jarkikor/erresistente
Esango nuke ezetz, presioarekiko ez baitagokio soldadura hitzari, erresistente hitzari baizik. Horregatik, harrigarria gertatu zait Euskaltermeko beste hau:
compresión perpendicular a la dirección de las fibras
zuntzen norabidearekiko konpresio perpendikular
Izan ere, zuntzen norabidearekiko perpendikularra den konpresioa adierazteko, uste dut hau dela hurrenkera kanonikoa:
konpresio zuntzen norabidearekiko perpendikular
Ez da noiznahi baliatzeko egitura, ados, eta, askotan, erlatibora jotzea izango da ohikoena, baina, batez ere terminologian edo jada erlatibo bat duten esaldietan, aukera hori izan behar dugu.
Adibidez, Wikipedian aurkitutako testu honetan:

Erreaktorearen nukleoa grafitozko zilindro eskerga batez osatua zegoen (1.700 tonakoa), eta bere barnean 1.600 hodi metaliko presioarekiko erresistentek 190 tona uranio dioxido zeuzkaten barra zilindriko eran.
Hor, izenak (hodi) beste izenondo bat du (metaliko) izenondo konplexuaren aurretik, eta nabarmenago gelditzen da dislokazioaren ezina:
(??) 1.600 presioarekiko hodi metaliko erresistentek...
Eta beste adibide honetan, erlatiboa erabiltzeak asko astunduko luke esaldia, aurretik beste erlatibo bat baitago:
- Eta hau da, aldiz, hiru dimentsiotan higitzen den m masako partikula bakun bati dagokion Schrödinger-en ekuazio denborarekiko independentea:
Izenondo konplexua hautatzen ez badugu, bi erlatibo segidan jarri beharko ditugu:
- Eta hau da, aldiz, hiru dimentsiotan higitzen den m masako partikula bakun bati dagokion denborarekiko independente den Schrödinger-en ekuazioa:

Barka, oso urrutira joan naiz. Konfinamenduaren ajea.


Alfontso Mujika Etxeberria
ITZULPENAK, ZUZENKETAK ETA TREBAKUNTZA


[https://es.linkedin.com/company/elhuyar-fundazioa]<https://es.linkedin.com/company/elhuyar-fundazioa>[https://www.elhuyar.eus/info/sinadura/elh-TWITTER.png]<https://twitter.com/elhuyarhizk>[https://www.elhuyar.eus/info/sinadura/elh-YOUTUBE.png]<https://www.youtube.com/user/ElhuyarFundazioa1>[https://www.elhuyar.eus/info/sinadura/elh-FACEBOOK.png]<https://es-es.facebook.com/elhuyar.fundazioa>

[https://www.elhuyar.eus/info/sinadura/elh-hizkuntza.png]<https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/negozio-unitatea/hizkuntza-eta-teknologia>

a.mujika a bildua elhuyar.eus<mailto:a.mujika a bildua elhuyar.eus>
Tel.: 943363040 | luzp.: 217

Zelai Haundi, 3
Osinalde industrialdea
20170 Usurbil
<http://www.elhuyar.eus>


<http://hiztegiak.elhuyar.eus/bazkidetza>[https://itzultzailea.eus]<https://itzultzailea.eus>


Mezu elektroniko honek INFORMAZIO KONFIDENTZIALA DU, ETA DEBEKATUTA DAGO INFORMAZIO HORI ZABALTZEA. Akats baten ondorioz jaso baduzu eta hartzailea zu ez bazara, mesedez, deitu 943363040 telefonora, eta ez zabaldu, gorde edo kopiatu mezu honen edukirik.

Zure datu pertsonalak, zeinak ager baitaitezke mezu elektroniko honetan edo atxikitako dokumentazioan, ELHUYAR FUNDAZIOA entitateak tratatzen ditu, aldeen arteko harreman juridikoa kudeatzeko. Zure datuak tratatzearen kontra egin nahi baduzu, datuetara sartu nahi baduzu, haiek zuzendu edo ezabatu nahi badituzu, edo datuak babesteari buruzko araudi aplikagarrian jasotako eskubideak baliatu nahi badituzu, idatzi helbide elektroniko honetara: datuensegurtasuna a bildua elhuyar.eus.

Ez inprimatu mezu hau ezinbestekoa ez bada.








El vie., 8 may. 2020 a las 14:48, Xabier Aristegieta (<allurritza a bildua gmail.com<mailto:allurritza a bildua gmail.com>>) escribió:
Eskerrik asko, Alfontso.

Nik, behin-behinekoz, ?sentibera? erabili dut.

Tentazioa dut ?Covid-19arekiko talde sentiberak? idazteko, ?talde Covid-19arekiko sentiberak?i aski bideragaitz iritzita...

Xabier Aristegieta

El El vie, 8 may 2020 a las 14:20, Alfontso Mujika Etxeberria <a.mujika a bildua elhuyar.eus> escribió:
Nik ez dut itzuli, baina hau ibili zen sarean duela hiru egun:

<https://www.irekia.euskadi.eus/mobile/eu/news/61618>
www.irekia.euskadi.eus ? mobile ? news<https://www.irekia.euskadi.eus/mobile/eu/news/61618>

Covid-19arekiko ?bereziki sentikorrak" diren taldeetako pertsonek, ez dute, oraingoz, lanpostura itzuli beharko. Horrela aitortu beharko du ...

<https://ataria.eus/komunitatea/berria/1588697194699-araba-bizkai-eta-gipuzkoako-langile-publikoak-maiatzaren-11n-hasiko-dira-lanean>
ataria.eus ? komunitatea ? berria<https://ataria.eus/komunitatea/berria/1588697194699-araba-bizkai-eta-gipuzkoako-langile-publikoak-maiatzaren-11n-hasiko-dira-lanean>

Batetik, COVID-19arekiko zaurgarriak izan daitezkeen pertsonek ez dute
www.naiz.eus ? actualidad ? noticia ? eaeko-administra...<https://www.naiz.eus/eu/actualidad/noticia/20200505/eaeko-administrazio-publikoko-langileak-astelehenetik-aurrera-lan-presentzialera-itzuliko-dira>
Hala ere Covid-19arekiko «bereziki sentikorrak» diren taldeetako pertsonek,

www.agenciadenoticias.es ? 2020/05/05<https://www.google.com/url?sa=t&rct=j&q=&esrc=s&source=web&cd=24&ved=2ahUKEwjLj_uqnKTpAhXGMMAKHfUPBJ44FBAWMAN6BAgFEAE&url=https%3A%2F%2Fwww.agenciadenoticias.es%2F2020%2F05%2F05%2Feuskal-administrazio-publikoko-langileak-datorren-astelehenetik-hilaren-11tik-aurrera-lan-presentzialera-itzuliko-dira-baina-mailakatuta-egingo-dute-gobernu-bilera-2020-05-05%2F&usg=AOvVaw27UnG0Zy6rETVFjf5xYTQO>
 Covid-19arekiko ?bereziki sentikorrak? diren taldeetako pertsonek, ez dute,

Erlatibo astungarria kendu nahi izanez gero:
"Talde COVID-19arekiko zaurgarriak" ala?


Alfontso Mujika Etxeberria
ITZULPENAK, ZUZENKETAK ETA TREBAKUNTZA


[https://es.linkedin.com/company/elhuyar-fundazioa]<https://es.linkedin.com/company/elhuyar-fundazioa>[https://www.elhuyar.eus/info/sinadura/elh-TWITTER.png]<https://twitter.com/elhuyarhizk>[https://www.elhuyar.eus/info/sinadura/elh-YOUTUBE.png]<https://www.youtube.com/user/ElhuyarFundazioa1>[https://www.elhuyar.eus/info/sinadura/elh-FACEBOOK.png]<https://es-es.facebook.com/elhuyar.fundazioa>

[https://www.elhuyar.eus/info/sinadura/elh-hizkuntza.png]<https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/negozio-unitatea/hizkuntza-eta-teknologia>

a.mujika a bildua elhuyar.eus<mailto:a.mujika a bildua elhuyar.eus>
Tel.: 943363040 | luzp.: 217

Zelai Haundi, 3
Osinalde industrialdea
20170 Usurbil
<http://www.elhuyar.eus>


<http://hiztegiak.elhuyar.eus/bazkidetza>[https://itzultzailea.eus]<https://itzultzailea.eus>


Mezu elektroniko honek INFORMAZIO KONFIDENTZIALA DU, ETA DEBEKATUTA DAGO INFORMAZIO HORI ZABALTZEA. Akats baten ondorioz jaso baduzu eta hartzailea zu ez bazara, mesedez, deitu 943363040 telefonora, eta ez zabaldu, gorde edo kopiatu mezu honen edukirik.

Zure datu pertsonalak, zeinak ager baitaitezke mezu elektroniko honetan edo atxikitako dokumentazioan, ELHUYAR FUNDAZIOA entitateak tratatzen ditu, aldeen arteko harreman juridikoa kudeatzeko. Zure datuak tratatzearen kontra egin nahi baduzu, datuetara sartu nahi baduzu, haiek zuzendu edo ezabatu nahi badituzu, edo datuak babesteari buruzko araudi aplikagarrian jasotako eskubideak baliatu nahi badituzu, idatzi helbide elektroniko honetara: datuensegurtasuna a bildua elhuyar.eus.

Ez inprimatu mezu hau ezinbestekoa ez bada.








El vie., 8 may. 2020 a las 13:33, Xabier Aristegieta (<allurritza a bildua gmail.com<mailto:allurritza a bildua gmail.com>>) escribió:
Kaixo guztioi.
Zuetako inork itzuli al du espresio hori?

Eskerrik asko.

Xabier Aristegieta
        [http://www.eitb.eus/multimedia/banner_emails/banner_emails_ezkerra.jpg] <http://www.eitb.eus/link-banner-email-ezkerra/>       [http://www.eitb.eus/multimedia/banner_emails/banner_emails_eskuma.jpg] <http://www.eitb.eus/link-banner-email-eskuma/>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20200511/345aae98/attachment.htm>

------------------------------

Subject: Bilduma oina

_______________________________________________
ItzuL posta zerrenda
Mezuak bidaltzeko helbidea: itzul a bildua postaria.com
Zerrenda utzi nahi baduzu bidali mezu huts bat hona: itzul-leave a bildua postaria.com


------------------------------

Bilduma honen bukaera: ItzuL Mezu-Bilduma, 192 bilduma, 16. zenbakia
********************************************************************



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago