[itzul] Berrikuntzak Elhuyarren itzultzaile automatikoan

Elhuyar Hizkuntza eta Teknologia elhuyar-ht a bildua elhuyar.eus
Al, Maiatza 18, 16:00:02, CEST 2020


 Kaixo:

Zenbait berrikuntza egin ditugu gure itzultzaile automatikoaren webgunean (
Itzultzailea.eus) eta mugikorretarako aplikazioan, eta, zuetako batzuei
interesatuko zaizuelakoan, talde honetan ere jakinaraztea pentsatu dugu.

Batetik, mugikorretarako aplikazioak irudietako testua ere itzultzen du
orain. Doan deskargatu daiteke Google Play
<https://play.google.com/store/apps/details?id=eus.elhuyar.itzuli>-tik eta App
Store <https://apps.apple.com/es/app/elhuyar-itzultzailea/id1490298699>-tik.

Bestetik, webguneak erregistratzeko aukera
<https://itzultzailea.eus/register> eskaintzen du. Behin erregistratuta,
aukera gehiago dituzte erabiltzaileek:

   - Aldiko 500 hitz itzul ditzakete webguneko testu-kutxan, doan, nahi
   beste aldiz.
   - Dokumentu formatudunak osorik itzul ditzakete, formaturik galdu gabe:
   1.000 hitzeko 3 dokumentu doan.
   - Ordainpeko zerbitzuak zuzenean ordaindu ditzakete webgunetik

Hemen
<https://www.elhuyar.eus/eu/site/prentsa-aretoa/371/berrikuntzak-elhuyarren-itzultzaile-automatikoaren-webgunean-eta-mugikorretarako-aplikazioan>
duzue prentsa-oharra osorik.

[image: https://es.linkedin.com/pub/josu-aztiria/23/644/87b]
<https://es.linkedin.com/company/elhuyar-fundazioa>
<https://twitter.com/elhuyarhizk>
<https://www.youtube.com/user/ElhuyarFundazioa1>
<https://es-es.facebook.com/elhuyar.fundazioa>
 Tel.: 943363040 | luzp.: 214

Zelai Haundi, 3
Osinalde industrialdea
20170 Usurbil

*itzultzailea.eus* <https://itzultzailea.eus/itzultzailea>
<https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/bazkideak/elhuyarkide-izan>

Mezu honek, baita erantsitako edozein agirik ere, isilpeko informazioa izan
dezake. Informazio hori jasotzeko baimena izendatutakoak baino ez du. Zu ez
bazara adierazitako hartzailea, indarrean dagoen legeriaren arabera
debekatuta daukazu informazio hori baimenik gabe erabili, hedatu eta/edo
kopiatzea. Mezu hau errakuntza baten ondorioz jaso baduzu, jakinarazi
bidaltzaileari, eta ezaba ezazu. Eskerrik asko.Ez inprimatu mezu hau
ezinbestekoa ez bada.
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20200518/e894400f/attachment.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago