[itzul] Berrikuntzak Elhuyarren itzultzaile automatikoan

Miren Agurtzane Mallona Legarreta agurtzane.mallona a bildua deusto.es
Al, Maiatza 18, 18:28:44, CEST 2020


Eskerrik asko Elhuyarreko lagunei, eta zorionak egin duzuen lanagatik.

Agurtzane

Elhuyar Hizkuntza eta Teknologia <elhuyar-ht a bildua elhuyar.eus> igorleak hau
idatzi zuen (2020 mai. 18, al. 16:06):

> Kaixo:
>
> Zenbait berrikuntza egin ditugu gure itzultzaile automatikoaren webgunean (
> Itzultzailea.eus) eta mugikorretarako aplikazioan, eta, zuetako batzuei
> interesatuko zaizuelakoan, talde honetan ere jakinaraztea pentsatu dugu.
>
> Batetik, mugikorretarako aplikazioak irudietako testua ere itzultzen du
> orain. Doan deskargatu daiteke Google Play
> <https://play.google.com/store/apps/details?id=eus.elhuyar.itzuli>-tik
> eta App Store
> <https://apps.apple.com/es/app/elhuyar-itzultzailea/id1490298699>-tik.
>
> Bestetik, webguneak erregistratzeko aukera
> <https://itzultzailea.eus/register> eskaintzen du. Behin erregistratuta,
> aukera gehiago dituzte erabiltzaileek:
>
>    - Aldiko 500 hitz itzul ditzakete webguneko testu-kutxan, doan, nahi
>    beste aldiz.
>    - Dokumentu formatudunak osorik itzul ditzakete, formaturik galdu
>    gabe: 1.000 hitzeko 3 dokumentu doan.
>    - Ordainpeko zerbitzuak zuzenean ordaindu ditzakete webgunetik
>
> Hemen
> <https://www.elhuyar.eus/eu/site/prentsa-aretoa/371/berrikuntzak-elhuyarren-itzultzaile-automatikoaren-webgunean-eta-mugikorretarako-aplikazioan>
> duzue prentsa-oharra osorik.
>
> [image: https://es.linkedin.com/pub/josu-aztiria/23/644/87b]
> <https://es.linkedin.com/company/elhuyar-fundazioa>
> <https://twitter.com/elhuyarhizk>
> <https://www.youtube.com/user/ElhuyarFundazioa1>
> <https://es-es.facebook.com/elhuyar.fundazioa>
>  Tel.: 943363040 | luzp.: 214
>
> Zelai Haundi, 3
> Osinalde industrialdea
> 20170 Usurbil
>
> *itzultzailea.eus* <https://itzultzailea.eus/itzultzailea>
> <https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/bazkideak/elhuyarkide-izan>
>
> Mezu honek, baita erantsitako edozein agirik ere, isilpeko informazioa
> izan dezake. Informazio hori jasotzeko baimena izendatutakoak baino ez du.
> Zu ez bazara adierazitako hartzailea, indarrean dagoen legeriaren arabera
> debekatuta daukazu informazio hori baimenik gabe erabili, hedatu eta/edo
> kopiatzea. Mezu hau errakuntza baten ondorioz jaso baduzu, jakinarazi
> bidaltzaileari, eta ezaba ezazu. Eskerrik asko.Ez inprimatu mezu hau
> ezinbestekoa ez bada.
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20200518/d8592748/attachment.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago