[itzul] Erasotu adjektiboa ??
Fernando Rey
fernando.rey a bildua unavarra.es
Al, Maiatza 25, 09:42:24, CEST 2020
Egun on:
Gauza jakina da "eraso" dela aditza, ez "erasotu", baina duda pixka bat
sortu zait partizipioarekin, hots, adjektiboarekin.
Animalia erasotua??
Euskaltzaindiaren Hiztegian ez dago halakorik, baina, jakina, "animalia
erasoa" ez da ulertzen eta, gainera, nahasgarria izan liteke.
Bestelako egitura batera jotzera behartuak gaude izenaz baliatuz? Edo
badago beste soluziorik?
"Erasoa jasotako animalia", "erasoa egin zaion animalia" ???
Ereduzko Prosan ikusi dut lasai asko erabili dela "erasotua" adjektiboa
kalitate on-oneko testu askotan: Iņaki Mendiguren, Elizen arteko
Biblian, Anjel Lertxundi, Aranbarri, Anton Garikano, Koro Navarro...
Iritzirik astelehen goiz hits honetan?
Fernando Rey
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago