[itzul] Erasotu adjektiboa ??

Diez de Ultzurrun, Periko ultzu a bildua parlamento.eus
Al, Maiatza 25, 10:09:53, CEST 2020


Askara salto eginez:

Animalia erasana
Animalia atakatua

<<Urzo zuri ihiztariek gupidagabeki erasanak>>

Baxenabarre aldeko kantu zaharretako hitzak:
"Ni gaixua aspaldi huntan
Atakatzen nau bortizki..."




-----Jatorrizko mezua-----
Hemendik: Fernando Rey [mailto:fernando.rey a bildua unavarra.es] 
Bidaltze-data: 2020(e)ko maiatzaren 25(a), astelehena 09:42
Hona: itzul a bildua postaria.com
Gaia: [itzul] Erasotu adjektiboa ??


Egun on:


Gauza jakina da "eraso" dela aditza, ez "erasotu", baina duda pixka bat sortu zait partizipioarekin, hots, adjektiboarekin.

Animalia erasotua??

Euskaltzaindiaren Hiztegian ez dago halakorik, baina, jakina, "animalia erasoa" ez da ulertzen eta, gainera, nahasgarria izan liteke.

Bestelako egitura batera jotzera behartuak gaude izenaz baliatuz? Edo badago beste soluziorik?

"Erasoa jasotako animalia", "erasoa egin zaion animalia" ???


Ereduzko Prosan ikusi dut lasai asko erabili dela "erasotua" adjektiboa kalitate on-oneko testu askotan: Iņaki Mendiguren, Elizen arteko Biblian, Anjel Lertxundi, Aranbarri, Anton Garikano, Koro Navarro...


Iritzirik astelehen goiz hits honetan?


Fernando Rey





ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago