[itzul] Erasotu adjektiboa ??
Antton Gurrutxaga Hernaiz
a.gurrutxaga a bildua elhuyar.eus
Al, Maiatza 25, 10:20:29, CEST 2020
Egun on:
Ereduzko Prosa aipatu duzu, baina beste corpus hauetan ere badira *erasotu*ren
agerpenak.
Lexikoaren Behatokian, "erasotu[ae]" forma-hasierako 95 (87+8) agerpen
daude (*erasotu *forma-hasierakoak gehiago dira, baino batzuk *eraso
*aditz-forma
ez-estandarraren agerpenak dira, ez partizipio edo izenondoarenak). ETC
corpusean, 508 (474+34), eta Elhuyarren web-corpusean, 371 (342+29).
Aipatu dituzun irtenbide perifrastikoak egokiak izan daitezke askotan, eta
agerpen horietako asko *eraso *erabiliz ere eman zitezkeen seguru asko.
Baina uste dut datuek argi erakusten dutela testuak sortu eta itzuli
dituztenek *erasotu *erabili dutela, maiztasun handiz erabili ere, eta
azaldu duzun arazoaren irtenbide estandartzat onartu behar genukeela.
*Antton Gurrutxaga*
Hizkuntza Baliabideak eta Tresnak
[image: https://es.linkedin.com/pub/josu-aztiria/23/644/87b]
<https://es.linkedin.com/company/elhuyar-fundazioa>
<https://twitter.com/elhuyarhizk>
<https://es-es.facebook.com/elhuyar.fundazioa>
a.gurrutxaga a bildua elhuyar.eus
<http://www.linkedin.com/pub/antton-gurrutxaga/8/2a9/2a4>
<http://scholar.google.com/citations?user=s1G5R_YAAAAJ&hl=en>
<https://www.researchgate.net/profile/Antton_Gurrutxaga>
tel.: +34 943 363040 | luzp.: 226
Zelai Haundi, 3. Osinalde industrialdea
20170 Usurbil
Mezu elektroniko honek INFORMAZIO KONFIDENTZIALA DU, ETA DEBEKATUTA DAGO
INFORMAZIO HORI ZABALTZEA. Akats baten ondorioz jaso baduzu eta hartzailea
zu ez bazara, mesedez, deitu 943363040 telefonora, eta ez zabaldu, gorde
edo kopiatu mezu honen edukirik.
Zure datu pertsonalak, zeinak ager baitaitezke mezu elektroniko honetan edo
atxikitako dokumentazioan, ELHUYAR FUNDAZIOA entitateak tratatzen ditu,
aldeen arteko harreman juridikoa kudeatzeko. Zure datuak tratatzearen
kontra egin nahi baduzu, datuetara sartu nahi baduzu, haiek zuzendu edo
ezabatu nahi badituzu, edo datuak babesteari buruzko araudi aplikagarrian
jasotako eskubideak baliatu nahi badituzu, idatzi helbide elektroniko
honetara: datuensegurtasuna a bildua elhuyar.eus
On Mon, 25 May 2020 at 09:46, Fernando Rey <fernando.rey a bildua unavarra.es> wrote:
>
> Egun on:
>
>
> Gauza jakina da "eraso" dela aditza, ez "erasotu", baina duda pixka bat
> sortu zait partizipioarekin, hots, adjektiboarekin.
>
> Animalia erasotua??
>
> Euskaltzaindiaren Hiztegian ez dago halakorik, baina, jakina, "animalia
> erasoa" ez da ulertzen eta, gainera, nahasgarria izan liteke.
>
> Bestelako egitura batera jotzera behartuak gaude izenaz baliatuz? Edo
> badago beste soluziorik?
>
> "Erasoa jasotako animalia", "erasoa egin zaion animalia" ???
>
>
> Ereduzko Prosan ikusi dut lasai asko erabili dela "erasotua" adjektiboa
> kalitate on-oneko testu askotan: Iņaki Mendiguren, Elizen arteko
> Biblian, Anjel Lertxundi, Aranbarri, Anton Garikano, Koro Navarro...
>
>
> Iritzirik astelehen goiz hits honetan?
>
>
> Fernando Rey
>
>
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20200525/790bf9b1/attachment.htm>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago