[itzul] Slug/SEO
Itzuliz itzulpen zerbitzua
itzuliz a bildua outlook.com
As, Aza 10, 17:36:30, CET 2020
Kaixo.
Web-orrialde bat itzultzen ari naiz. Slug/SEO horiek programatzaileak
bidalitakoak dira. Hasiera batean pentsatu dut bidaiari batek bere
hizkuntzan hitz gakoren bat bilatzen badu, bilaketa-motorrek
web-orrialde batzuetara edo besteetara bideratuko dutela, motor horietan
sartutako hitz-gakoen arabera. Posizionamendu kontua dela uste dut,
euskaraz bilatuko duten turistentzat.
Baina ez dakit esaten ari naizenak zentzurik duen. Ez dakit esaldii
arrunt gisa itzuli behar den eta gero hutsarteak kendu eta gidoak jarri
behar diren.
Ea horretan adituak zareten argi pixka bat ematen didazuen, eta azaldu
nola jokatu behar duan.
Mila esker
Joxemari
2020/11/10 17:10(e)an, Nuria Fdz. de Arroiabe Aranburuzabala igorleak
idatzi zuen:
> Tartearen ordez marratxoa ipinita eman den esaldiaren itxura du
> horrek. Ez ote da horrelako zerbait izango?:
> Sukaldari-bidaia-antolatzailearen-markaren-eta-filosofiaren-aurkezpena-bidaia-eta-ihesaldietarako-ideiarik-onenekin
> Nuria
> *
> *
>
>
> Hau idatzi du Itzuliz itzulpen zerbitzua (itzuliz a bildua outlook.com
> <mailto:itzuliz a bildua outlook.com>) erabiltzaileak (2020 aza. 10, ar. (13:02)):
>
> Ez dakit mezu hau iritsi den. Badaezpada ere...
>
>
> Ados, Bea. Baina, orain kontua da...
>
> presentacion-marca-y-filosofia-del-cocinero-palnificador-de-viajes-con-las-mejores-ideas-en-viajes-y-escapadas
>
> ... horretan, nola itzuli "del", "de", "con", "las", "en"...
>
> "aurkezpena-marka-eta-filosofia-sukaldariaren-planifikatzaile-bidaien-hoberenak-ideia-bidaietan-txangoetan?
>
>
> Erabat galduta nabil kontu honekin.
>
> Mila esker
>
> Joxemari
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20201110/13d4195d/attachment.htm>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago