[itzul] 33 Kbps

Alfontso Mujika Etxeberria a.mujika a bildua elhuyar.eus
Ast, Aza 12, 12:04:08, CET 2020


Unitateen multiploak eta azpimultiploak adierazteko, aurrizkiak gehitzen
zaizkie unitateen izenei eta unitateen sinboloei, eta aurrizkien idazkera
sinbolikoa normalizatuta dago nazioartean, unibertsala da: batzuk letra
xehez adierazten dira, eta beste batzuk (1 000 000 edo gehiago adierazten
dutenak) letra larriz. Sinboloak dira, eta sinboloak *aldaezinak *dira.
Alegia, aurrizkien sinboloak *ezin dira* letra larriz edo letra xehez jarri.

Hala, *kilo-* multiploaren sinboloa *k* da (eta ez *K*). Adibidez, *kilogramo
*edo *Kilogramo *edo *KILOGRAMO *idatz dezakegu, baina unitate hori
adierazten duen sinboloa *kg* izango da beti, eta ezin da *Kg* edo *KG*
idatzi.
Horrek zer garrantzi duen ikusteko, hona hemen adibide bat:

1 *mm* = 0,001 metro (milimetroa)
1 *Mm* = 1 000 000 metro (megametroa)

Galderan aipatzen den unitatea *segundoko kilobita* da, eta datuen
transmisio-abiadura magnitudeari dagokio. Nazioarteko SI sisteman, unitate
hori, sinboloz, honela adierazten da: *kb/s*.
Haren ordez, nazioartean *kbps* ere erabiltzen da (ps: per second),
izendapen hori SI sistemakoa ez bada ere.


*Alfontso Mujika Etxeberria*
ITZULPENAK, ZUZENKETAK ETA TREBAKUNTZA

[image: https://es.linkedin.com/company/elhuyar-fundazioa]
<https://es.linkedin.com/company/elhuyar-fundazioa>
<https://twitter.com/elhuyarhizk>
<https://www.youtube.com/user/ElhuyarFundazioa1>
<https://es-es.facebook.com/elhuyar.fundazioa>
<https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/negozio-unitatea/hizkuntza-eta-teknologia>
*a.mujika a bildua elhuyar.eus* <a.mujika a bildua elhuyar.eus>
Tel.: 943363040 | luzp.: 217

Zelai Haundi, 3
Osinalde industrialdea
20170 Usurbil
<http://www.elhuyar.eus>

<http://hiztegiak.elhuyar.eus/bazkidetza>[image: https://itzultzailea.eus]
<https://itzultzailea.eus>

Mezu elektroniko honek INFORMAZIO KONFIDENTZIALA DU, ETA DEBEKATUTA DAGO
INFORMAZIO HORI ZABALTZEA. Akats baten ondorioz jaso baduzu eta hartzailea
zu ez bazara, mesedez, deitu 943363040 telefonora, eta ez zabaldu, gorde
edo kopiatu mezu honen edukirik.


Zure datu pertsonalak, zeinak ager baitaitezke mezu elektroniko honetan edo
atxikitako dokumentazioan, ELHUYAR FUNDAZIOA entitateak tratatzen ditu,
aldeen arteko harreman juridikoa kudeatzeko. Zure datuak tratatzearen
kontra egin nahi baduzu, datuetara sartu nahi baduzu, haiek zuzendu edo
ezabatu nahi badituzu, edo datuak babesteari buruzko araudi aplikagarrian
jasotako eskubideak baliatu nahi badituzu, idatzi helbide elektroniko
honetara: datuensegurtasuna a bildua elhuyar.eus.
Ez inprimatu mezu hau ezinbestekoa ez bada.




Hau idatzi du Josu Garate Golmayo (josugarate a bildua gmail.com) erabiltzaileak
(2020 aza. 12, og. (11:12)):

> Kaixo,
>
> esango nuke Kbps hori nazioartekoa dela. Beraz, horrelaxe utzi behar da.
>
>
> Hau idatzi du Itzuliz itzulpen zerbitzua (itzuliz a bildua outlook.com)
> erabiltzaileak (2020 aza. 12, og. (10:57)):
>
>> Kaixo. Nola ematen da hori euskaraz?
>>
>> 33 Kbds?
>>
>> Mila esker
>>
>> Joxemari
>>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20201112/51b185fb/attachment-0001.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago