[itzul] Aurkari / arerio

agustin mendizabal agusmendi a bildua hotmail.es
Lar, Aza 21, 13:56:38, CET 2020


Eskerrik asko, Joxe Austin.


________________________________
Nork: jaarrieta2=gmail.com a bildua mgeu.postaria.com <jaarrieta2=gmail.com a bildua mgeu.postaria.com> honen izenean: Jose Agustin Arrieta <jaarrieta2 a bildua gmail.com>
Bidaltze-data: 2020(e)ko azaroaren 16(a), astelehena 09:21
Nori: ItzuL <itzul a bildua postaria.com>
Gaia: Re: [itzul] Aurkari / arerio

Egun on: bai, niretzat ere, "arerio" semantikoki bortitzegia da "kontrarioa" adierazteko
(kirol-lehiaketa batean, adibidez). Gogora datorkit Muxika abizenaren armarrian
zetorren/datorren leloa: "...areriokaz aginka"...(Txiste txarra eginez: ez ditut imajinatzen
futbolariak horrela soropilean). Hobe "aurkari", beraz, nik uste.
Horra, bada: sinonimo-mordoxka daukagu euskaraz "etsai"tasunaren eremu semantikoan...
"Izterbegi" ere hori bera da, edo oso antzekoa, zubereraz (oker ez banago).
Gero arte.

Hau idatzi du agustin mendizabal (agusmendi a bildua hotmail.es<mailto:agusmendi a bildua hotmail.es>) erabiltzaileak (2020 aza. 15, ig. (16:44)):
Kaixo.
Hiztegiari buruzko galderatxo bat da hau. Orain dela urte mordoa "aurkari" hitza ikasi genuen, kiroletan-eta elkarren aurka ari zirenak izendatzeko. Hitz egokia zirudien. Azken urteetan, berriz, "arerio" gailentzen ari da gauza bera adierazteko. Baina Euskaltzaindiaren Hiztegiak ederki bereizten ditu biak. Eta nik etxean ikasi nuena bide horretatik zihoan, "libra gaitzazu gure areiyuetatik" esaten baitzuten gure aurrekoek.
Hiztegia gaizki erabiltzeak ez al du hizkuntza bera pobretzen?
Eskerrik asko,
Agustin
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20201121/6122a38d/attachment.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago