[itzul] Aurkari / arerio

Jose Agustin Arrieta jaarrieta2 a bildua gmail.com
Al, Aza 16, 09:21:34, CET 2020


Egun on: bai, niretzat ere, "arerio" semantikoki bortitzegia da
"kontrarioa" adierazteko
(kirol-lehiaketa batean, adibidez). Gogora datorkit Muxika abizenaren
armarrian
zetorren/datorren leloa: "...areriokaz aginka"...(Txiste txarra eginez: ez
ditut imajinatzen
futbolariak horrela soropilean). Hobe "aurkari", beraz, nik uste.
Horra, bada: sinonimo-mordoxka daukagu euskaraz "etsai"tasunaren eremu
semantikoan...
"Izterbegi" ere hori bera da, edo oso antzekoa, zubereraz (oker ez banago).
Gero arte.

Hau idatzi du agustin mendizabal (agusmendi a bildua hotmail.es) erabiltzaileak
(2020 aza. 15, ig. (16:44)):

> Kaixo.
> Hiztegiari buruzko galderatxo bat da hau. Orain dela urte mordoa "aurkari"
> hitza ikasi genuen, kiroletan-eta elkarren aurka ari zirenak izendatzeko.
> Hitz egokia zirudien. Azken urteetan, berriz, "arerio" gailentzen ari da
> gauza bera adierazteko. Baina Euskaltzaindiaren Hiztegiak ederki bereizten
> ditu biak. Eta nik etxean ikasi nuena bide horretatik zihoan, "libra
> gaitzazu gure areiyuetatik" esaten baitzuten gure aurrekoek.
> Hiztegia gaizki erabiltzeak ez al du hizkuntza bera pobretzen?
> Eskerrik asko,
> Agustin
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20201116/cc27e670/attachment-0001.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago