[itzul] Office 2010 eta Wordfast

Miren Agurtzane Mallona Legarreta agurtzane.mallona a bildua deusto.es
Al, Aza 30, 12:17:04, CET 2020


Eguerdi on, Nekane!

Wordfast Classic bertsioarekin lan egiten baduzu, normala da hori
gertatzea. Eta hutsak ere emango dizkizu. Guri, adibidez, ez zigun
dokumentu garbia gordetzen, nahiz eta hori egiteko eskatu. Beste izen bat
eman behar izaten genion edo beste word mota batean gorde. Arrazoia zein
den ez dakit, baina susmoa da Wordfast Classic atzeratuta geratu dela edo
inork ez diola bertsio berririk egokitu. Hurrengo pausua izaten da
Wordfasten bertsio eguneratua erostea (Wordfast Pro) edo beste programa bat
aukeratzea itzulpen memoriak gordetzeko /Trados, MemoQ edo bestelako bat).
Sentitzen dut, berri txarra da.

Agurtzane

Hau idatzi du Nekane Gonzalez (nekane.gonzalez a bildua emun.eus) erabiltzaileak
(2020 aza. 30, al. (12:06)):

> Egun on.
>
> Zer moduz?
>
> Galderatxo batekin natorkizue.
>
> Office 2010 instalatu didatenetik wordfastek arazoak ematen dizkit PPTak
> eta excelak itzultzeko. Alegia, 2007 bertsioarekin, PPTa ireki, word bat
> ireki, memoria aktibatu eta itzultzeko aukera ematen zidan (eta gauza bera
> excelarekin ere). 2010 bertsio honekin, aldiz, ezin dut horrelakorik egin
> (hasi bezain pronto bukatu duela esaten dit).
>
> Badakizue zergatik den eta zein izan litekeen irtenbidea? Berriz ere
> Office 2007 instalatu beharko ote dut?
>
> Mila esker!
>
>
>
>
>

-- 
*Agurtzane Mallona*
Itzultzailea / Itzulpen eta Laguntza Saila
[image: Deusto] <http://www.deusto.es>
Deustuko Unibertsitatea
Unibertsitate etorbidea 24. 48007 Bilbao
Tel. 94 4139177; luz.: 2926
agurtzane.mallona a bildua deusto.es
*www.deusto.es* <http://www.deusto.es> [image: twitter]
<http://twitter.com/deusto> [image: facebook]
<https://www.facebook.com/UDeusto> [image: linkedin]
<https://www.linkedin.com/edu/school?id=12212&trk=edu-cp-title> [image:
Instagram] <https://instagram.com/udeusto/> [image: deusto.eus]
<http://deusto.eus> [image: twitter] Nahi baduzu, euskaraz!
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20201130/db017621/attachment.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago