[itzul] Office 2010 eta Wordfast

Ixiar Iza Agirre i.iza a bildua elhuyar.eus
Al, Aza 30, 12:27:12, CET 2020


Kaixo:
Ikusten dut informazio nahasia dagoela. Ea aipatutako puntuak argitzen
lagundu dezakedan.
Officeren 2010 bertsiotik aurrera, Wordfast Classic-ek ezin ditu Word ez
diren dokumentuak itzuli, Officen egindako aldaketaren batek eragozten
dielako hori garatzea.
Wordfast Classic eguneratzen jarraitu dute, eta norberaren lizentzia
indarrean dagoen artean noiznahi eguneratu daiteke bertsioa.

Wordfast Pro Wordfasten beste produktu bat da, ez da Word-en gaineko plugin
bat, baizik eta programa beregain bat. Askotariko formatuak onartzen ditu.
Lizentziak, Classic-ekin bezala, hiru urterako dira, eta bienak prezio bera
dute. Programa beregaina denez, itzulpenak ez dira Word batean egiten,
programan bertan baizik, eta itxura eta lan egiteko modua aldatu egiten da.
Memorien formatua ere ez da bera, baina classic-eko memoriak inportatzeko
aukera ematen du.

Eta badago beste aukera bat ere: Wordfast Studio: pertsona berak bi
programak erabiltzeko lizentzia eskuratzen du, programa batena baino pixka
bat gehiago ordainduta.

www.wordfast.com



On Mon, 30 Nov 2020 at 12:17, Miren Agurtzane Mallona Legarreta , ItzuL-en
bidez <itzul a bildua postaria.com> wrote:

> Eguerdi on, Nekane!
>
> Wordfast Classic bertsioarekin lan egiten baduzu, normala da hori
> gertatzea. Eta hutsak ere emango dizkizu. Guri, adibidez, ez zigun
> dokumentu garbia gordetzen, nahiz eta hori egiteko eskatu. Beste izen bat
> eman behar izaten genion edo beste word mota batean gorde. Arrazoia zein
> den ez dakit, baina susmoa da Wordfast Classic atzeratuta geratu dela edo
> inork ez diola bertsio berririk egokitu. Hurrengo pausua izaten da
> Wordfasten bertsio eguneratua erostea (Wordfast Pro) edo beste programa bat
> aukeratzea itzulpen memoriak gordetzeko /Trados, MemoQ edo bestelako bat).
> Sentitzen dut, berri txarra da.
>
> Agurtzane
>
> Hau idatzi du Nekane Gonzalez (nekane.gonzalez a bildua emun.eus) erabiltzaileak
> (2020 aza. 30, al. (12:06)):
>
>> Egun on.
>>
>> Zer moduz?
>>
>> Galderatxo batekin natorkizue.
>>
>> Office 2010 instalatu didatenetik wordfastek arazoak ematen dizkit PPTak
>> eta excelak itzultzeko. Alegia, 2007 bertsioarekin, PPTa ireki, word bat
>> ireki, memoria aktibatu eta itzultzeko aukera ematen zidan (eta gauza bera
>> excelarekin ere). 2010 bertsio honekin, aldiz, ezin dut horrelakorik egin
>> (hasi bezain pronto bukatu duela esaten dit).
>>
>> Badakizue zergatik den eta zein izan litekeen irtenbidea? Berriz ere
>> Office 2007 instalatu beharko ote dut?
>>
>> Mila esker!
>>
>>
>>
>>
>>
>
> --
> *Agurtzane Mallona*
> Itzultzailea / Itzulpen eta Laguntza Saila
> [image: Deusto] <http://www.deusto.es>
> Deustuko Unibertsitatea
> Unibertsitate etorbidea 24. 48007 Bilbao
> Tel. 94 4139177; luz.: 2926
> agurtzane.mallona a bildua deusto.es
> *www.deusto.es* <http://www.deusto.es> [image: twitter]
> <http://twitter.com/deusto> [image: facebook]
> <https://www.facebook.com/UDeusto> [image: linkedin]
> <https://www.linkedin.com/edu/school?id=12212&trk=edu-cp-title> [image:
> Instagram] <https://instagram.com/udeusto/> [image: deusto.eus]
> <http://deusto.eus> [image: twitter] Nahi baduzu, euskaraz!
>


-- 



*Ixiar Iza Agirre*
<https://twitter.com/elhuyarhizk>[image:
https://www.youtube.com/user/ElhuyarFundazioa1]
<https://www.youtube.com/user/ElhuyarFundazioa1>[image:
https://www.facebook.com/elhuyar.fundazioa]
<https://www.facebook.com/elhuyar.fundazioa>

*i.iza a bildua elhuyar.eus <i.iza a bildua elhuyar.eus>*
Tel.: 943363040 | luzp.: 216

Zelai Haundi, 3
Osinalde industrialdea
20170 Usurbil


*www.elhuyar.eus* <http://www.elhuyar.eus/>
<http://www.elhuyar.eus>
[image: https://itzultzailea.eus/] <https://itzultzailea.eus/>

Mezu elektroniko honek INFORMAZIO KONFIDENTZIALA DU, ETA DEBEKATUTA DAGO
INFORMAZIO HORI ZABALTZEA. Akats baten ondorioz jaso baduzu eta hartzailea
zu ez bazara, mesedez, deitu 943363040 telefonora, eta ez zabaldu, gorde
edo kopiatu mezu honen edukirik.



Zure datu pertsonalak, zeinak ager baitaitezke mezu elektroniko honetan edo
atxikitako dokumentazioan, ELHUYAR FUNDAZIOA entitateak tratatzen ditu,
aldeen arteko harreman juridikoa kudeatzeko. Zure datuak tratatzearen
kontra egin nahi baduzu, datuetara sartu nahi baduzu, haiek zuzendu edo
ezabatu nahi badituzu, edo datuak babesteari buruzko araudi aplikagarrian
jasotako eskubideak baliatu nahi badituzu, idatzi helbide elektroniko
honetara: datuensegurtasuna a bildua elhuyar.eus
Ez inprimatu mezu hau ezinbestekoa ez bada.
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20201130/2e9f28bb/attachment-0001.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago