[itzul] Office 2010 eta Wordfast

Nekane Gonzalez nekane.gonzalez a bildua emun.eus
Al, Aza 30, 15:04:14, CET 2020


Eskerrik asko zuen azalpenengatik, Agurtzane eta Ixiar.

Probatu genuen Wordfast Pro ere, baina ez zizkigun uste bezain emaitza onak
eman, eta Classic-ekin jarraitzea erabaki genuen.

Ez genekien office bertsioa aldatzean (2007tik 2010era) wordeko
itzulpenetara bakarrik mugatu beharko genuenik.

Pentsatuko dugu, ba, zer egin.

Mila esker!

[image: EMUN KOOP. E.] <https://www.emun.eus>
Nekane Gonzalez Gerriko
Itzultzailea

943 711 847 | nekane.gonzalez a bildua emun.eus

Emun Koop. E., Uriburu 9, behea.
20500 Arrasate
www.emun.eus

[image: TWITTER] <https://twitter.com/emun_taldea>[image: LINKED IN]
<https://www.linkedin.com/company/600582?trk=tyah&trkInfo=clickedVertical%3Acompany%2CclickedEntityId%3A600582%2Cidx%3A1-2-2%2CtarId%3A1467033785794%2Ctas%3Aemun>[image:
YOUTUBE] <https://www.youtube.com/channel/UCnh1vA1oyM0c6GthTe3OGuA/videos>
------------------------------
LEGE OHARRA <https://www.emun.eus/lege-oharra/>

>> Ez inprimatu mezu hau ezinbestekoa ez bada


Hau idatzi du Ixiar Iza Agirre (i.iza a bildua elhuyar.eus) erabiltzaileak (2020
aza. 30, al. (12:27)):

> Kaixo:
> Ikusten dut informazio nahasia dagoela. Ea aipatutako puntuak argitzen
> lagundu dezakedan.
> Officeren 2010 bertsiotik aurrera, Wordfast Classic-ek ezin ditu Word ez
> diren dokumentuak itzuli, Officen egindako aldaketaren batek eragozten
> dielako hori garatzea.
> Wordfast Classic eguneratzen jarraitu dute, eta norberaren lizentzia
> indarrean dagoen artean noiznahi eguneratu daiteke bertsioa.
>
> Wordfast Pro Wordfasten beste produktu bat da, ez da Word-en gaineko
> plugin bat, baizik eta programa beregain bat. Askotariko formatuak onartzen
> ditu. Lizentziak, Classic-ekin bezala, hiru urterako dira, eta bienak
> prezio bera dute. Programa beregaina denez, itzulpenak ez dira Word batean
> egiten, programan bertan baizik, eta itxura eta lan egiteko modua aldatu
> egiten da. Memorien formatua ere ez da bera, baina classic-eko memoriak
> inportatzeko aukera ematen du.
>
> Eta badago beste aukera bat ere: Wordfast Studio: pertsona berak bi
> programak erabiltzeko lizentzia eskuratzen du, programa batena baino pixka
> bat gehiago ordainduta.
>
> www.wordfast.com
>
>
>
> On Mon, 30 Nov 2020 at 12:17, Miren Agurtzane Mallona Legarreta , ItzuL-en
> bidez <itzul a bildua postaria.com> wrote:
>
>> Eguerdi on, Nekane!
>>
>> Wordfast Classic bertsioarekin lan egiten baduzu, normala da hori
>> gertatzea. Eta hutsak ere emango dizkizu. Guri, adibidez, ez zigun
>> dokumentu garbia gordetzen, nahiz eta hori egiteko eskatu. Beste izen bat
>> eman behar izaten genion edo beste word mota batean gorde. Arrazoia zein
>> den ez dakit, baina susmoa da Wordfast Classic atzeratuta geratu dela edo
>> inork ez diola bertsio berririk egokitu. Hurrengo pausua izaten da
>> Wordfasten bertsio eguneratua erostea (Wordfast Pro) edo beste programa bat
>> aukeratzea itzulpen memoriak gordetzeko /Trados, MemoQ edo bestelako bat).
>> Sentitzen dut, berri txarra da.
>>
>> Agurtzane
>>
>> Hau idatzi du Nekane Gonzalez (nekane.gonzalez a bildua emun.eus) erabiltzaileak
>> (2020 aza. 30, al. (12:06)):
>>
>>> Egun on.
>>>
>>> Zer moduz?
>>>
>>> Galderatxo batekin natorkizue.
>>>
>>> Office 2010 instalatu didatenetik wordfastek arazoak ematen dizkit PPTak
>>> eta excelak itzultzeko. Alegia, 2007 bertsioarekin, PPTa ireki, word bat
>>> ireki, memoria aktibatu eta itzultzeko aukera ematen zidan (eta gauza bera
>>> excelarekin ere). 2010 bertsio honekin, aldiz, ezin dut horrelakorik egin
>>> (hasi bezain pronto bukatu duela esaten dit).
>>>
>>> Badakizue zergatik den eta zein izan litekeen irtenbidea? Berriz ere
>>> Office 2007 instalatu beharko ote dut?
>>>
>>> Mila esker!
>>>
>>>
>>>
>>>
>>>
>>
>> --
>> *Agurtzane Mallona*
>> Itzultzailea / Itzulpen eta Laguntza Saila
>> [image: Deusto] <http://www.deusto.es>
>> Deustuko Unibertsitatea
>> Unibertsitate etorbidea 24. 48007 Bilbao
>> Tel. 94 4139177; luz.: 2926
>> agurtzane.mallona a bildua deusto.es
>> *www.deusto.es* <http://www.deusto.es> [image: twitter]
>> <http://twitter.com/deusto> [image: facebook]
>> <https://www.facebook.com/UDeusto> [image: linkedin]
>> <https://www.linkedin.com/edu/school?id=12212&trk=edu-cp-title> [image:
>> Instagram] <https://instagram.com/udeusto/> [image: deusto.eus]
>> <http://deusto.eus> [image: twitter] Nahi baduzu, euskaraz!
>>
>
>
> --
>
>
>
> *Ixiar Iza Agirre*
> <https://twitter.com/elhuyarhizk>[image:
> https://www.youtube.com/user/ElhuyarFundazioa1]
> <https://www.youtube.com/user/ElhuyarFundazioa1>[image:
> https://www.facebook.com/elhuyar.fundazioa]
> <https://www.facebook.com/elhuyar.fundazioa>
>
> *i.iza a bildua elhuyar.eus <i.iza a bildua elhuyar.eus>*
> Tel.: 943363040 | luzp.: 216
>
> Zelai Haundi, 3
> Osinalde industrialdea
> 20170 Usurbil
>
>
> *www.elhuyar.eus* <http://www.elhuyar.eus/>
> <http://www.elhuyar.eus>
> [image: https://itzultzailea.eus/] <https://itzultzailea.eus/>
>
> Mezu elektroniko honek INFORMAZIO KONFIDENTZIALA DU, ETA DEBEKATUTA DAGO
> INFORMAZIO HORI ZABALTZEA. Akats baten ondorioz jaso baduzu eta hartzailea
> zu ez bazara, mesedez, deitu 943363040 telefonora, eta ez zabaldu, gorde
> edo kopiatu mezu honen edukirik.
>
>
>
> Zure datu pertsonalak, zeinak ager baitaitezke mezu elektroniko honetan
> edo atxikitako dokumentazioan, ELHUYAR FUNDAZIOA entitateak tratatzen ditu,
> aldeen arteko harreman juridikoa kudeatzeko. Zure datuak tratatzearen
> kontra egin nahi baduzu, datuetara sartu nahi baduzu, haiek zuzendu edo
> ezabatu nahi badituzu, edo datuak babesteari buruzko araudi aplikagarrian
> jasotako eskubideak baliatu nahi badituzu, idatzi helbide elektroniko
> honetara: datuensegurtasuna a bildua elhuyar.eus
> Ez inprimatu mezu hau ezinbestekoa ez bada.
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20201130/dbc5a7ba/attachment-0001.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago