[itzul] Eraikuntzako hainbat termino
Elisabeth
elisabeth a bildua emun.eus
Al, Aza 30, 19:09:27, CET 2020
Mila esker, Imanol. Kontrastatuko ditut bezeroarekin, ea egoki iuditzen zaizkion. Horietako batzuk (zirrindola irekia, begizta, torlojua) berdin-berdin eman ditut nik.
Elisabeth Beitia
> El 30 nov 2020, a las 18:54, imanol salegi <isuuis a bildua gmail.com> escribió:
>
> Carga mayorada euskaraz karga handitu emango nuke (egituren kalkuluko terminoa da, karga bizi, karga hil, karga onargarri... bezala). Eraikingintzaren Kode Teknikoan azaldu behar luke, baina ez dut eskura (txukun asko itzulita dago). Gainerakoek lanak emango dizkizute. Zurezko egiturei edo egitura tenkatuei buruzko testuren batean ageri zaizkizu? Agian, camón de madera > zurezko ohe, gaza > begizta, husillo > torloju, hollado > zulo, grupilla > zirrindola ireki eta pasatirantes > tirante-babesgarri eman ditzakezu. Badute zentzurik zure testuan?
>
> Hau idatzi du Elisabeth Beitia (elisabeth a bildua emun.eus) erabiltzaileak (2020 aza. 30, al. (17:33)):
>> Arratsalde on, Eraikuntzako hainbat termino euskaratu behar ditut, eta ez dut inon topatzen. Baten batek laguntzerik bai? Eskerrik asko
>>
>> Camón de madera
>> Carga mayorada
>> Gaza
>> Husillo
>> Ollado
>> Grupilla
>> Pasatirantes
>>
>>
>> --
>>
>>
>>
>>
>>
>>
>> Elisabeth Beitia Gaztañaga
>> Itzultzailea
>>
>> 943 711 847 | elisabeth a bildua emun.com
>> Emun Koop. E., Uriburu 9, behea.
>> 20500 Arrasate
>> www.emun.eus
>>
>>
>>
>> LEGE OHARRA
>>
>> >> Ez inprimatu mezu hau ezinbestekoa ez bada
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20201130/37364abb/attachment-0001.htm>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago