[itzul] Zeladore, zaintzaile, zaindari, zelatari, jagole, begirale, zelari
Bittor Abarzuza
bittorbe a bildua gmail.com
Iga, Urr 4, 12:44:04, CEST 2020
Kaixo, egun on:
Zeladorearendako hiztegi bat jorratzen ari naiz egunotan. Zenbait
bibliografia maneiatzen dut, baina konturatu naiz ez dagoela batere
normalizaturik, nire ustez, langile mota horren izendapena. Hainbat
idazkitan zeladore, beste zenbaitetan zaintzaile eta abar.
Erdaraz,"celador, ra" latinetik dator:.
*celātor, -ōris; RAEn agertzen den moduan:*
1. adj. Que cela o vigila.
2. m. y f. Persona destinada por la autoridad para ejercer la vigilancia.
Nire uste apalean, RAEk emaniko azalpena zaharkiturik dago, ze, egunotan,
langile horren funtzioa edo betebeharrekoa ez zen guztiz zelatatzeko ataza
izanen (vigilante edo zelatari); zaintzaren arloan kokatuta baitago bere
lana zentsu hertsian, osasun arloko langilea da erabat (pazienteari
laguntzen dio mugitzen, garraiatzen ditu pazienteak leku batetik bestera,
botiken bila joaten da, laginak laborategietara eraman eta abar eta abar).
Beraz, lehenego ohituretatik finkatutako izena izanen zen gaurko hitza eta
jende guztiak "celador/ra" erabiltzen du erdaraz, eta, ez, adibidez
"cuidador", "protector" edo antzekoak (zaintzaile edo zaindari, auxiliar
sanitario edo laguntzaile...). Xede anitzeko betebeharrak ditu zeladoreak,
xede jakin eta normalizatuak direlarik, beti ere. Beraz:
Zerbait erabakitzekotan, "zeladore" hautatuko nuke horretarako, zer
iruditzen?
Bitor
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20201004/ee0d37d7/attachment.htm>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago