[itzul] Tintin euskaraz

nerea elorriaga neretxuk a bildua gmail.com
Lar, Urr 17, 09:20:32, CEST 2020


Egun on, itzulkideok!

Tintini buruzko dokumental bat itzultzen ari naiz eta Haddock kapitainaren
zenbait "perla" ageri dira han eta hemen. Zoritxarrez, ez nago gure herrian
eta une honetan ez dut komikien euskal itzulpenetara jotzeko aukera,
esaerok nola eman diren ikusteko. Ea lagun diezadakezuen:

"Mille milliards de mille sabords" (erdaraz "Mil millones de rayos y
truenos" eta antzekoak eman ohi dituzte)

"Sacrebuse!" (ereraz "¡Cernícalo!" eta antzekoak eman dituzte).

Momentuz, horiek.

Mila esker aldez aurretik!

Nerea
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20201017/fec7c2f5/attachment.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago