[itzul] Traductor de euskera
Irizar Apaolaza, Ander (Euskarabidea)
ander.irizar.apaolaza a bildua navarra.es
Ast, Urr 22, 08:48:40, CEST 2020
Pertsonaz ari zara, ezta?
Tresna dela-eta esango nuke itzultzaile dela nagusi, baina baten batek ohartarazi izan du (Gotzon Egiari entzun izan ote diodan inoiz) itzulgailu erabiltzea egokiagoa litzatekeela. Pentsatzen jarrita, euskarak beste hizkuntza batzuk baino errazago du bereizketa hori egitea.
Ander Irizar
De: Jon Andoni Sayago Torres <sayago.ja a bildua justizia.eus>
Enviado el: jueves, 22 de octubre de 2020 7:28
Para: ItzuL <itzul a bildua postaria.com>
Asunto: Re: [itzul] Traductor de euskera
Eta “euskararen itzultzailea” planteatu ez delako… Niretzat hirurak izan daitezke balekoak… zeinekin arituko nintzateke hoberen… ba, “Euskara-itzultzailea” izan daiteke… baina besteak erabat baztertu gabe
De: Xabier Aristegieta [mailto:allurritza a bildua gmail.com]
Enviado el: miércoles, 21 de octubre de 2020 18:06
Para: ItzuL
Asunto: [itzul] Traductor de euskera
Barkamena eskatzen dizuet atrebentzia handia bada galdera hau 2020an egitea, baina zuek nola esaten duzue hori?
Euskarako itzultzailea?
Euskarazko itzultzailea?
Euskara(-)itzultzailea?
Zein espresiorekin sentitzen zarete gusturago/"gusturaen"?
Eskerrik asko.
Xabier Aristegieta
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20201022/41b808d0/attachment.htm>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago