[itzul] Traductor de euskera

Xabier Aristegieta allurritza a bildua gmail.com
Or, Urr 23, 17:11:53, CEST 2020


Bai, Ander, pertsonaz ari naiz.
Eta bai, itzulpen-lanabesari dagokionez, ni ere "itzulgailu" erabiltzearen
alde, noski: aprobetxa ditzagun euskararen ñabartze-ahalmenak! Hots,
euskararen "ñabarmena"!
Eskerrik asko erantzun didazuen guztioi.
Niri, pertsonalki, "euskaraKO itzultzaile" buru-aho-belarriratzen zait
gehienetan; baita, gutxiagotan, "euskaraZKO itzultzaile" ere (nahiz eta
bigarren horrek ñabardura hutsaz haragoko alde semantikoa ezartzen duen).
Ahalik eta hobekien pasa asteburua!

Xabier Aristegieta

Hau idatzi du Irizar Apaolaza, Ander (Euskarabidea) (
ander.irizar.apaolaza a bildua navarra.es) erabiltzaileak (2020 urr. 22, og.
(08:48)):

> Pertsonaz ari zara, ezta?
>
> Tresna dela-eta esango nuke itzultzaile dela nagusi, baina baten batek
> ohartarazi izan du (Gotzon Egiari entzun izan ote diodan inoiz) itzulgailu
> erabiltzea egokiagoa litzatekeela. Pentsatzen jarrita, euskarak beste
> hizkuntza batzuk baino errazago du bereizketa hori egitea.
>
> Ander Irizar
>
>
>
> *De:* Jon Andoni Sayago Torres <sayago.ja a bildua justizia.eus>
> *Enviado el:* jueves, 22 de octubre de 2020 7:28
> *Para:* ItzuL <itzul a bildua postaria.com>
> *Asunto:* Re: [itzul] Traductor de euskera
>
>
>
> Eta “euskararen itzultzailea” planteatu ez delako… Niretzat hirurak izan
> daitezke balekoak… zeinekin arituko nintzateke hoberen… ba,
> “Euskara-itzultzailea” izan daiteke… baina besteak erabat baztertu gabe
>
>
>
> *De:* Xabier Aristegieta [mailto:allurritza a bildua gmail.com
> <allurritza a bildua gmail.com>]
> *Enviado el:* miércoles, 21 de octubre de 2020 18:06
> *Para:* ItzuL
> *Asunto:* [itzul] Traductor de euskera
>
>
>
> Barkamena eskatzen dizuet atrebentzia handia bada galdera hau 2020an
> egitea, baina zuek nola esaten duzue hori?
>
>
>
> Euskarako itzultzailea?
>
> Euskarazko itzultzailea?
>
> Euskara(-)itzultzailea?
>
>
>
> Zein espresiorekin sentitzen zarete gusturago/"gusturaen"?
>
>
>
> Eskerrik asko.
>
>
>
> Xabier Aristegieta
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20201023/e9e3609c/attachment.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago