[itzul] Nola itzuli "Euskalduntasun" hitza?

Ane Garai agarai87 a bildua gmail.com
Or, Urr 30, 08:17:58, CET 2020


Eskerrik asko guztioi!
Zinez aberasgarria izan da zuen iritzia jasotzea! 😊
Asteburu on!

Ane Garai


Hau idatzi du Xabier Aristegieta (allurritza a bildua gmail.com) erabiltzaileak
(2020 urr. 30, or. (01:53)):

> Nik “la condición vascohablante” erabiliko nuke (“condición” hitzari “la
> condición humana” eta “”la condición trabajadora” bezalako espresioetan
> ematen zaion adierarekin, eta ez “baldintza” esanahiarekin, noski).
>
> Eta gogorarazi besterik ez, Euskaltzaindiaren Hiztegiaren arabera
> “euskaldun” hitzak euskarari bakarrik egiten diola erreferentzia, euskaraz
> jakiteari alegia, eta ez Euskadikoa edo Euskal Herrikoa izateari.
>
> Xabier Aristegieta
>
> El El jue, 29 oct 2020 a las 15:10, Ane Garai <agarai87 a bildua gmail.com>
> escribió:
>
>> Kaixo!
>> *"Euskalduntasun"* hitza itzuli beharrean nago, eta bururatu
>> zaizkidan/aurkitu ditudan aukerek ez naute konbentzitzen...  "*vasquitud*",
>> "*condición/cualidad de vasco*", "*características vascas*"... Akaso, "*carácter
>> euskaldun*" dut gustukoen, baina tira... Zer termino erabiliko zenukete
>> zuek?
>>
>> Hau da esaldia:
>> *Zein da egun hizkuntza eta euskal kultura etnikoaren rola identitate
>> nazionalean? Euskalduntasunak identitate nazionala eraikitzeko oinarrizko
>> faktore izateari utzi dio?*
>>
>> Eskerrik asko aldez aurretik!
>>
>>
>> Ane Garai
>>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20201030/41a829d9/attachment.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago