[itzul] Nola itzuli "Euskalduntasun" hitza?
Xabier Aristegieta
allurritza a bildua gmail.com
Or, Urr 30, 01:04:21, CET 2020
Nik “la condición vascohablante” erabiliko nuke (“condición” hitzari “la
condición humana” eta “”la condición trabajadora” bezalako espresioetan
ematen zaion adierarekin, eta ez “baldintza” esanahiarekin, noski).
Eta gogorarazi besterik ez, Euskaltzaindiaren Hiztegiaren arabera
“euskaldun” hitzak euskarari bakarrik egiten diola erreferentzia, euskaraz
jakiteari alegia, eta ez Euskadikoa edo Euskal Herrikoa izateari.
Xabier Aristegieta
El El jue, 29 oct 2020 a las 15:10, Ane Garai <agarai87 a bildua gmail.com> escribió:
> Kaixo!
> *"Euskalduntasun"* hitza itzuli beharrean nago, eta bururatu
> zaizkidan/aurkitu ditudan aukerek ez naute konbentzitzen... "*vasquitud*",
> "*condición/cualidad de vasco*", "*características vascas*"... Akaso, "*carácter
> euskaldun*" dut gustukoen, baina tira... Zer termino erabiliko zenukete
> zuek?
>
> Hau da esaldia:
> *Zein da egun hizkuntza eta euskal kultura etnikoaren rola identitate
> nazionalean? Euskalduntasunak identitate nazionala eraikitzeko oinarrizko
> faktore izateari utzi dio?*
>
> Eskerrik asko aldez aurretik!
>
>
> Ane Garai
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20201030/5e058162/attachment.htm>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago