[itzul] Zelan idatzi?

Miren Agurtzane Mallona Legarreta agurtzane.mallona a bildua deusto.es
Or, Ira 11, 10:18:44, CEST 2020


Egun on, Alfontso!

Zure mezuak argi egin digu, zalantzarik gabe, eta eskerrak emateko idazten
dizugu. Susmoa genuen eta bide argia erakutsi diguzu.

Besarkada bero bat.

Marije, Sara eta Agurtzane

Hau idatzi du Alfontso Mujika Etxeberria (a.mujika a bildua elhuyar.eus)
erabiltzaileak (2020 ira. 11, or. (09:50)):

> Uste dut bi bide ditugula -teorian, behintzat-: hizkuntza naturalaren
> bidea eta adierazpen sinbolikoen bidea.
> - Hizkuntza naturalaren bidean, *lehenengo gaitasun generikoa* den hori,
> idazteko, honela laburtuko genuke lehen urrats batean (digitua erabiliz): *1.
> gaitasun generikoa*. Bigarren urratsean, sigla erabiliko genuke: *1. GGa*.
> (*gaitasun generiko* izendapen arrunta denez, sintagma mugatua behar
> luke, *BEZa* bezala).
> - Adierazpen sinbolikoen bidea, berriz, matematikan erabiltzen den moldera
> hurbiltzen da. Molde sintetiko hori erabili da jatorrizkoan (alegia,
> gaztelaniaz ez dute < *1.er **CG* > egin). Matematikan *A* multzo bateko
> elementuak *a*1, *a*2, * a*3... izendatzen diren bezala, antzeko
> prozedura bat erabiliz,  dena delako *X *espezie baten espezimenak *X1,
> X2, X3*... izendatzen dira. Horregatik, *GG1, GG2, GG3*... erabil
> dezakegu -eta erabiltzen dugu- euskaraz ere. Uste dut adierazmolde
> sinboliko hori nazioartekoa dela eta euskaraz ere baliatzekoa dela (ez dut
> uste, gainera, horren aurka egiteko moduan gaudenik. Modeloak, arauak...
> nazioarteko nomenklaturan luze-zabal dabil molde hori: *PS5*, adibidez,
> PlayStation markako 5. bideokontsola da; aireportu handietako terminalak *T1,
> T2, T3*... izendatzen dira; autobideak *A-1, A-2, A-3.*.. izendatzen
> dira;  *F1* esaten zaio automobil-txapelketa nagusiari ["1 formula"
> esaten diogu *F1* idazten dugun horri], eta*,* harekin batera, *F2, F3,
> F4* kategoriak ere badira automobilismoan; ordenagailuaren teklatuaren
> goialdean dauden funtzio-teklak *F1, F2, F3*... dira; ... Inguratuta
> gaude, ohituta gaude).
>
> Horregatik, ez diot eragozpenik ikusten *CG1* moldeari. Hori, behar
> izanez gero, hizkuntza arruntera deskodetuko dugu (*lehenengo gaitasun
> generikoan, lehenengo gaitasun generikoak, lehenengo gaitasun generikoari*...),
> eta, beharrezkoa ez bada, bere horretan erabiliko dugu testuaren barnean
> ere (*GG1ean, GG1ak, GG1i**...*).
>
> Azkar idatzi dut nola erabiliko den testuaren barnean, baina hori ez dago
> hain garbi, ezta? Testuaren barnean idazteko orduan, beste zalantza bat
> sortu ohi zaigu: *GG1ean, GG1ak, GG1ari**...* (izen arrunt gisa) ala  *GG1en,
> GG1ek, GG1i*...(izen berezi gisa)? Ez daukat garbi irtenbidea. Batzuetan,
> siglak ordezkatzen duena izendapen berezi bat izango da (dokumentu baten
> bertsioak, adibidez), eta, orduan, ez da zalantzarik izango. Hala ere,
> siglak ordezkatzen duena izendapen arrunta denean, badirudi joera edo
> tentaldia izendapen berezi gisa tratatzea dela; alegia, izendapen arrunt
> bat etiketatzea (etiketa bat baita, azken batean, *CG1*; alegia, kode
> bat) izendapen arrunt hori izendapen berezien mailara igotzea balitz
> bezala. Eta zein da joera horren arrazoia? Beharbada,  testutik aparte
> dagoenean, bera bakarrik dagoenean, *GG1* erabiltzen dugunez (ze-ge-bat),
> eta ez *GG1a*, hortik iristen gara etiketa hori izendapen berezitzat
> kontzeptualizatzera. Uste dut hor katramilatzen garela. Hala ere,
> esperientziak esaten dit testuaren barnean *GG1ek* idazteko joera izaten
> dugula (izendapen berezitzat hartuta) eta ez *GG1ak*, baina inesiboan
> *GG1ean* idazteko joera izaten dugula (izendapen arruntzat hartuta) eta
> ez *GG1en*. Eta irtenbidea ez da noski etengabe aposiziora jotzea (*GG1
> gaitasuna, GG1 gaitasunak, GG1 gaitasunean*...), bakanka agertzen denean
> ihesbide egokia bada ere.
>
> "Baten batek argi apur bat emango baligu" idatzi dute beren mezuan Marije,
> Sara eta Agurtzanek, eta ez dakit erantzuna izan nahi zuen mezu honek argi
> edo itzal egiten duen.
>
>
> *Alfontso Mujika Etxeberria*
> ITZULPENAK, ZUZENKETAK ETA TREBAKUNTZA
>
> [image: https://es.linkedin.com/company/elhuyar-fundazioa]
> <https://es.linkedin.com/company/elhuyar-fundazioa>
> <https://twitter.com/elhuyarhizk>
> <https://www.youtube.com/user/ElhuyarFundazioa1>
> <https://es-es.facebook.com/elhuyar.fundazioa>
>
> <https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/negozio-unitatea/hizkuntza-eta-teknologia>
> *a.mujika a bildua elhuyar.eus* <a.mujika a bildua elhuyar.eus>
> Tel.: 943363040 | luzp.: 217
>
> Zelai Haundi, 3
> Osinalde industrialdea
> 20170 Usurbil
> <http://www.elhuyar.eus>
>
> <http://hiztegiak.elhuyar.eus/bazkidetza>[image: https://itzultzailea.eus]
> <https://itzultzailea.eus>
>
> Mezu elektroniko honek INFORMAZIO KONFIDENTZIALA DU, ETA DEBEKATUTA DAGO
> INFORMAZIO HORI ZABALTZEA. Akats baten ondorioz jaso baduzu eta hartzailea
> zu ez bazara, mesedez, deitu 943363040 telefonora, eta ez zabaldu, gorde
> edo kopiatu mezu honen edukirik.
>
>
> Zure datu pertsonalak, zeinak ager baitaitezke mezu elektroniko honetan
> edo atxikitako dokumentazioan, ELHUYAR FUNDAZIOA entitateak tratatzen ditu,
> aldeen arteko harreman juridikoa kudeatzeko. Zure datuak tratatzearen
> kontra egin nahi baduzu, datuetara sartu nahi baduzu, haiek zuzendu edo
> ezabatu nahi badituzu, edo datuak babesteari buruzko araudi aplikagarrian
> jasotako eskubideak baliatu nahi badituzu, idatzi helbide elektroniko
> honetara: datuensegurtasuna a bildua elhuyar.eus.
> Ez inprimatu mezu hau ezinbestekoa ez bada.
>
>
>
>
> Hau idatzi du Miren Agurtzane Mallona Legarreta , ItzuL-en bidez (
> itzul a bildua postaria.com) erabiltzaileak (2020 ira. 10, og. (13:57)):
>
>> Itzulkide lagunok:
>>
>> Aspaldian buruan darabilgun kontu baten gaineko galdera planteatu nahi
>> dizuegu. Sarritan itzuli behar izan ditugu halako kontuak:
>>
>> COMPETENCIAS GENÉRICAS:
>> CG1: Manejo y utilización de textos legales.
>> CG2:
>> CG3:
>> OBJETIVOS ESTRATÉGICOS
>> OE1:
>> OE2:
>> OE3:
>> *Plan estrategikoetan*: PLANES:
>> P1:
>> P2:
>> P3:
>>
>>
>> Hainbat eratara jokatu dugu eta ez dakigu zeri jarraitu: gaztelaniazko
>> ereduari (GG1) ala euskaraz zenbaki ordinala ulertu eta terminoa osorik
>> irakurriko bagenu bezala (1. GG)? Uste dugu komunikagarritasunari begira
>> lehenengoa litzatekeela errazena; baina ez dakigu horri eustearen ondorioz,
>> ulergarritasunaren kaltetan jokatuko ote genukeen. Zuek zelan jokatzen
>> duzue?
>>
>> Baten batek argi apur bat emango baligu, benetan eskertuko genuke.
>>
>> Marije, Sara eta Agurtzane
>>
>>
>> --
>>
>> *Agurtzane Mallona*
>> Itzultzailea / Itzulpen eta Laguntza Zerbitzua
>> [image: Deusto] <http://www.deusto.es>
>> Deustuko Unibertsitatea
>> Unibertsitate etorbidea 24. 48007 Bilbao
>> Tel. 94 413 91 77 - 2926 luz.
>> agurtzane.mallona a bildua deusto.es
>> *www.deusto.es* <http://www.deusto.es> [image: twitter]
>> <http://twitter.com/deusto> [image: facebook]
>> <https://www.facebook.com/UDeusto> [image: linkedin]
>> <https://www.linkedin.com/edu/school?id=12212&trk=edu-cp-title> [image:
>> Instagram][image: deusto.eus] <https://instagram.com/udeusto/>
>>
>

-- 

*Agurtzane Mallona*
Itzultzailea / Itzulpen eta Laguntza Zerbitzua
[image: Deusto] <http://www.deusto.es>
Deustuko Unibertsitatea
Unibertsitate etorbidea 24. 48007 Bilbao
Tel. 94 413 91 77 - 2926 luz.
agurtzane.mallona a bildua deusto.es
*www.deusto.es* <http://www.deusto.es> [image: twitter]
<http://twitter.com/deusto> [image: facebook]
<https://www.facebook.com/UDeusto> [image: linkedin]
<https://www.linkedin.com/edu/school?id=12212&trk=edu-cp-title> [image:
Instagram][image: deusto.eus] <https://instagram.com/udeusto/>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20200911/a94f7b09/attachment.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago