[itzul] Zelan idatzi?

Alfontso Mujika Etxeberria a.mujika a bildua elhuyar.eus
Or, Ira 11, 09:45:41, CEST 2020


Uste dut bi bide ditugula -teorian, behintzat-: hizkuntza naturalaren bidea
eta adierazpen sinbolikoen bidea.
- Hizkuntza naturalaren bidean, *lehenengo gaitasun generikoa* den hori,
idazteko, honela laburtuko genuke lehen urrats batean (digitua erabiliz): *1.
gaitasun generikoa*. Bigarren urratsean, sigla erabiliko genuke: *1.
GGa*. (*gaitasun
generiko* izendapen arrunta denez, sintagma mugatua behar luke, *BEZa*
bezala).
- Adierazpen sinbolikoen bidea, berriz, matematikan erabiltzen den moldera
hurbiltzen da. Molde sintetiko hori erabili da jatorrizkoan (alegia,
gaztelaniaz ez dute < *1.er **CG* > egin). Matematikan *A* multzo bateko
elementuak *a*1, *a*2, * a*3... izendatzen diren bezala, antzeko prozedura
bat erabiliz,  dena delako *X *espezie baten espezimenak *X1, X2, X3*...
izendatzen dira. Horregatik, *GG1, GG2, GG3*... erabil dezakegu -eta
erabiltzen dugu- euskaraz ere. Uste dut adierazmolde sinboliko hori
nazioartekoa dela eta euskaraz ere baliatzekoa dela (ez dut uste, gainera,
horren aurka egiteko moduan gaudenik. Modeloak, arauak... nazioarteko
nomenklaturan luze-zabal dabil molde hori: *PS5*, adibidez, PlayStation
markako 5. bideokontsola da; aireportu handietako terminalak *T1, T2, T3*...
izendatzen dira; autobideak *A-1, A-2, A-3.*.. izendatzen dira;  *F1*
esaten zaio automobil-txapelketa nagusiari ["1 formula" esaten diogu *F1*
idazten dugun horri], eta*,* harekin batera, *F2, F3, F4* kategoriak ere
badira automobilismoan; ordenagailuaren teklatuaren goialdean dauden
funtzio-teklak *F1, F2, F3*... dira; ... Inguratuta gaude, ohituta gaude).

Horregatik, ez diot eragozpenik ikusten *CG1* moldeari. Hori, behar izanez
gero, hizkuntza arruntera deskodetuko dugu (*lehenengo gaitasun generikoan,
lehenengo gaitasun generikoak, lehenengo gaitasun generikoari*...), eta,
beharrezkoa ez bada, bere horretan erabiliko dugu testuaren barnean
ere (*GG1ean,
GG1ak, GG1i**...*).

Azkar idatzi dut nola erabiliko den testuaren barnean, baina hori ez dago
hain garbi, ezta? Testuaren barnean idazteko orduan, beste zalantza bat
sortu ohi zaigu: *GG1ean, GG1ak, GG1ari**...* (izen arrunt gisa) ala  *GG1en,
GG1ek, GG1i*...(izen berezi gisa)? Ez daukat garbi irtenbidea. Batzuetan,
siglak ordezkatzen duena izendapen berezi bat izango da (dokumentu baten
bertsioak, adibidez), eta, orduan, ez da zalantzarik izango. Hala ere,
siglak ordezkatzen duena izendapen arrunta denean, badirudi joera edo
tentaldia izendapen berezi gisa tratatzea dela; alegia, izendapen arrunt
bat etiketatzea (etiketa bat baita, azken batean, *CG1*; alegia, kode bat)
izendapen arrunt hori izendapen berezien mailara igotzea balitz bezala. Eta
zein da joera horren arrazoia? Beharbada,  testutik aparte dagoenean, bera
bakarrik dagoenean, *GG1* erabiltzen dugunez (ze-ge-bat), eta ez *GG1a*,
hortik iristen gara etiketa hori izendapen berezitzat kontzeptualizatzera.
Uste dut hor katramilatzen garela. Hala ere, esperientziak esaten dit
testuaren barnean *GG1ek* idazteko joera izaten dugula (izendapen
berezitzat hartuta) eta ez *GG1ak*, baina inesiboan *GG1ean* idazteko joera
izaten dugula (izendapen arruntzat hartuta) eta ez *GG1en*. Eta irtenbidea
ez da noski etengabe aposiziora jotzea (*GG1 gaitasuna, GG1 gaitasunak, GG1
gaitasunean*...), bakanka agertzen denean ihesbide egokia bada ere.

"Baten batek argi apur bat emango baligu" idatzi dute beren mezuan Marije,
Sara eta Agurtzanek, eta ez dakit erantzuna izan nahi zuen mezu honek argi
edo itzal egiten duen.


*Alfontso Mujika Etxeberria*
ITZULPENAK, ZUZENKETAK ETA TREBAKUNTZA

[image: https://es.linkedin.com/company/elhuyar-fundazioa]
<https://es.linkedin.com/company/elhuyar-fundazioa>
<https://twitter.com/elhuyarhizk>
<https://www.youtube.com/user/ElhuyarFundazioa1>
<https://es-es.facebook.com/elhuyar.fundazioa>
<https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/negozio-unitatea/hizkuntza-eta-teknologia>
*a.mujika a bildua elhuyar.eus* <a.mujika a bildua elhuyar.eus>
Tel.: 943363040 | luzp.: 217

Zelai Haundi, 3
Osinalde industrialdea
20170 Usurbil
<http://www.elhuyar.eus>

<http://hiztegiak.elhuyar.eus/bazkidetza>[image: https://itzultzailea.eus]
<https://itzultzailea.eus>

Mezu elektroniko honek INFORMAZIO KONFIDENTZIALA DU, ETA DEBEKATUTA DAGO
INFORMAZIO HORI ZABALTZEA. Akats baten ondorioz jaso baduzu eta hartzailea
zu ez bazara, mesedez, deitu 943363040 telefonora, eta ez zabaldu, gorde
edo kopiatu mezu honen edukirik.


Zure datu pertsonalak, zeinak ager baitaitezke mezu elektroniko honetan edo
atxikitako dokumentazioan, ELHUYAR FUNDAZIOA entitateak tratatzen ditu,
aldeen arteko harreman juridikoa kudeatzeko. Zure datuak tratatzearen
kontra egin nahi baduzu, datuetara sartu nahi baduzu, haiek zuzendu edo
ezabatu nahi badituzu, edo datuak babesteari buruzko araudi aplikagarrian
jasotako eskubideak baliatu nahi badituzu, idatzi helbide elektroniko
honetara: datuensegurtasuna a bildua elhuyar.eus.
Ez inprimatu mezu hau ezinbestekoa ez bada.




Hau idatzi du Miren Agurtzane Mallona Legarreta , ItzuL-en bidez (
itzul a bildua postaria.com) erabiltzaileak (2020 ira. 10, og. (13:57)):

> Itzulkide lagunok:
>
> Aspaldian buruan darabilgun kontu baten gaineko galdera planteatu nahi
> dizuegu. Sarritan itzuli behar izan ditugu halako kontuak:
>
> COMPETENCIAS GENÉRICAS:
> CG1: Manejo y utilización de textos legales.
> CG2:
> CG3:
> OBJETIVOS ESTRATÉGICOS
> OE1:
> OE2:
> OE3:
> *Plan estrategikoetan*: PLANES:
> P1:
> P2:
> P3:
>
>
> Hainbat eratara jokatu dugu eta ez dakigu zeri jarraitu: gaztelaniazko
> ereduari (GG1) ala euskaraz zenbaki ordinala ulertu eta terminoa osorik
> irakurriko bagenu bezala (1. GG)? Uste dugu komunikagarritasunari begira
> lehenengoa litzatekeela errazena; baina ez dakigu horri eustearen ondorioz,
> ulergarritasunaren kaltetan jokatuko ote genukeen. Zuek zelan jokatzen
> duzue?
>
> Baten batek argi apur bat emango baligu, benetan eskertuko genuke.
>
> Marije, Sara eta Agurtzane
>
>
> --
>
> *Agurtzane Mallona*
> Itzultzailea / Itzulpen eta Laguntza Zerbitzua
> [image: Deusto] <http://www.deusto.es>
> Deustuko Unibertsitatea
> Unibertsitate etorbidea 24. 48007 Bilbao
> Tel. 94 413 91 77 - 2926 luz.
> agurtzane.mallona a bildua deusto.es
> *www.deusto.es* <http://www.deusto.es> [image: twitter]
> <http://twitter.com/deusto> [image: facebook]
> <https://www.facebook.com/UDeusto> [image: linkedin]
> <https://www.linkedin.com/edu/school?id=12212&trk=edu-cp-title> [image:
> Instagram][image: deusto.eus] <https://instagram.com/udeusto/>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20200911/5c4900fd/attachment-0001.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago