[itzul] VISIONARIO

Xabier Aristegieta allurritza a bildua gmail.com
Ost, Api 7, 21:44:22, CEST 2021


Oraintxe konturatu naiz duela astebete bidali nuen mezua ez dela nik
—ustez— bidali nuen testuarekin agertu, baizik eta hasieran idatzi nuena
falta duela.

Misterioa.

Bestalde, azkenaldi honetan, Itzuleko mezuren bati erantzuten diodanean,
ohar bat agertzen ari zait (baita aipatu mezua bidaltzekotan nengoela ere),
adierazten didana, ez dakit zer hitz zehatzekin, bit edo byte gehiegiko
mezua dela (hari horretan aurretik bidali diren mezu guztiak errepikaturik
agertzen direlako, beharbada? Mezua laburra zen-eta!), eta zerrendako
administratzaileak noiz onartuko zain uzten dutela.

Misterioa hori ere (niretzat).

Erabaki dut berritik bidaltzea beste mezu bat, aurrekoaren edukia osorik
ager dadin.

Labur esanda, “visionario” esateko ez zait ideia ona iruditzen
“begitaziodun” erabiltzea.

Euskaltzaindiaren Hiztegiaren arabera, “begitazio” “irudipena” da. Horixe,
eta ez besterik.

Orotariko Hiztegiak hiru adiera ematen dizkio “begitazio”ri:

1.- Imaginación, figuración, ilusión, visión... “parecer equivocado”...
fantasma de la imaginación... croyance sans fondement... eta ildo horretan.
2.- Equivocación.
3.- Imaginación (facultad)

Horiek horrela, ez zait iruditzen oso ideia ona denik “begitaziodun” hitza
erabiltzea etorkizuna nolakoa izango den asmatzerainoko zolitasuna duen
norbait izendatzeko. Kontzeptu ezberdinen nahasmenera iritsiko gara bide
horretatik.

Eta, jakina, “ameslari” izateak ez du esan nahi amets horiek gero batean
egia bihurtuko direnik.

Beraz, “visionario” kontzeptu hori argiro adierazteko hitzik ez badaukagu,
nik “bisionario” erabiliko nuke.


Xabier Aristegieta
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20210407/8fac85b6/attachment-0001.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago