[itzul] iritzi aditz trinkoaren gaineko zalantza (oso berantiar bat)
MEJUTO GARCIA, Gilen
gilen.mejuto a bildua bizkaia.eus
Al, Api 26, 11:08:44, CEST 2021
Hona gaiarekin lotutako beste ekarpen bat:
“Baina eretxi aditza egitura perifrastikoaz darabilgunean, hainbat lekutan zer-nori jokoaz darabilgu: Erixten jat. Halan esan daroe euskaldun zahar askok hainbat lekutan: Dinozuna ez jat ondo erixten. Eretxi jat jenero hobea zala denda horretakoa. Baina hiztunik gehienek, behar bada, nork-zeri egiturako laguntzaileaz jokatzen dabe: Nik erixten deutsat larregia dala eskatzen dabena.”
https://www.bizkaiera.eus/emoten-dau%2C-dirudi%2C-esan-lei-ze%2C-daukat-eretxia/
Gauza bera gerta zitekeen, beraz, aditz trinkoarekin ere?
[cid:image002.png a bildua 01D59DED.1E2B1E90]
Gilen Mejuto García
Euskara-ingelesa-gaztelania itzultzailea
Rekalde zumarkalea 30, 5 – 48009 Bilbo - 944068634
Hemendik: oskar.arana=gmail.com a bildua mgeu.postaria.com <oskar.arana=gmail.com a bildua mgeu.postaria.com> Honen izenean: oskar arana
Bidaltze-data: 2021(e)ko apirilaren 25(a), igandea 12:32
Hona: ItzuL <itzul a bildua postaria.com>
Gaia: Re: [itzul] iritzi aditz trinkoaren gaineko zalantza (oso berantiar bat)
[https://www.bizkaia.eus/orokorrak/buletina/warn.png]
KONTUZ: gure erakundetik kanpokoa da mezu elektroniko hau. Ez klikatu esteken gainean eta ez ireki erantsitako fitxategirik, salbu eta bidaltzailea ezagutzen baduzu eta mezuaren edukia segurua dela badakizu.
CUIDADO: correo electrónico ajeno a la organización. No pulse sobre los enlaces o abra los adjuntos a menos que reconozca al remitente y sepa que el contenido del mensaje es seguro.
Mila esker, Alfontso, informazio baliosengatik.
Irakurriko ditut, gustura, ea irizpide argirik eratzeko gauza naizen!!!
Oskar Arana Ibabe
[Argazkia]
Udaberri lorea (Iparraldean),
San Jose lorea (Aramaion eta Arrasaten),
edo udalorea (Bizkaian)
Hau idatzi du Alfontso Mujika Etxeberria (a.mujika a bildua elhuyar.eus<mailto:a.mujika a bildua elhuyar.eus>) erabiltzaileak (2021 api. 25, ig. (11:59)):
Antzeko zalantzak izan dituzte batzuek, lehenago ere, iritzi aditzarekin. Adibidez, duela berrogeitaka urte, honela idatzi zuen Txillardegik (1977):
<Mogelek berak, moldiztegiko hutsik ez badago, nahasketa-aztarnaren bat bederen erakusten du bere "Peru Abarka"n: "orain txito ederto derist", dio Mogelek, P. A. 147; "deritxot" edo esan beharrean.>
IRITZI ADITZAREN ERABILKERAZ, Donostia, 1977 ekaina, Txillardegi
Euskera - XXIII (219-234. or.)
Eta Alfonso Irigoienek ere horri buruz idatzi zuen:
ERITZI ÑOLA ERABILI BEHAR DEN DELAKO HAUZIAZ
Bilbon 1977-VI-27
Sarean aurkitu eta jaitsi ditzakezu bi artikuluak pdf bertsioan. Hemen:
https://www.euskaltzaindia.eus/index.php?option=com_bilatzaileaweb&task=indizeaKontsultatu&view=emaitzaazaldu&Itemid=&lang=eu-ES&query=derist&thesaurusLevel1%5B%5D=T03<https://secure-web.cisco.com/1jdDIvFltudSAW1xw6vVgZvmJf0HU0vTerlU7l7xxnxmCBJQFyw48WKxZaIvn3aowv4ySXc9ijl0OWPO2pWKjT3WVCB3avD0Y-gpYVwxqKVmNr-IRx21sFB_3Uggvs-b-7hZt96FR7Wun1ipwSE5VuglKga8nXSajodVeM6VsBjMBuQd4q7KLchymCjPf4uVXM8r50GvX7vAQ1jTuulqOisJtjuXkw6rK9b9jNp0KJmbb06UqeBqQDS6xp-ri0wC67v5kmETv-4xPAo11W1fAVlfmt2maRq-MBcPfLxKWr7c/https%3A%2F%2Fwww.euskaltzaindia.eus%2Findex.php%3Foption%3Dcom_bilatzaileaweb%26task%3DindizeaKontsultatu%26view%3Demaitzaazaldu%26Itemid%3D%26lang%3Deu-ES%26query%3Dderist%26thesaurusLevel1%255B%255D%3DT03>
[https://secure-web.cisco.com/1QbSODpcgtn-ty0YCXSz_ah8jch2QumgbYZZqjJllLi6n9hg8FckgSHsWAXhMH_XOXvDeRA-0pXiP_VDZRNgP5KELnJwb4DvCq-er3p744IGAQlynBis_f6VgZYQhUvmCuppnBjAPdhv_d2VvRVPQ6h-ZH2XGLlIDcL9va3jGmRWhNCATjSbXXEKZJwINH7QdpfUcc--ilAwWBoOBNq6GLsAULvU57MvAqfwghWysTGiOh5Ule1mcrGIpx6-gQYReofBsSpQT1r_QG4etl3L4G6cGF38pfVkP60qAOb6PiBc/https%3A%2F%2Fwww.elhuyar.eus%2Finfo%2Fsinadura%2FELH_RGB_CLAIM.png]<https://secure-web.cisco.com/1NMqT-excJhih-Ky7fiSgFp9ACJmgTiyMXbeb0Pk7Vo52XM39_oApomzDB4XCNBMvfm608LaHh5KFRoph0D5j9-MOZ_bvOpLtBqmAg0ic-Nkut_SkPbFDjNofaH2-a96h-4dfwb4BDZCBM2svNLfKOomHH-bDq5FWb2PEkX582b8PncUbLUnqy3wSafuxEdxWrLDxROdpXBq6UD23Ss5yDocwvcOoXXJCEAFpij9e7rZzkfIhDL66gFEWv-ZYeH0QsDk3OQ8P67SGpHS7T7KcqnEF7MsS84MiamE1hJ6ZthY/https%3A%2F%2Fwww.elhuyar.eus%2F>
Alfontso Mujika Etxeberria
Hizkuntza eta Teknologia
Zelai Haundi 3 - Osinalde industrialdea
20170 Usurbil (Gipuzkoa)
Tel.: (+34) 943 36 30 40 | Luzp.: 217
a.mujika a bildua elhuyar.eus | <mailto:a.mujika a bildua elhuyar.eus> www.elhuyar.eus<https://secure-web.cisco.com/1NMqT-excJhih-Ky7fiSgFp9ACJmgTiyMXbeb0Pk7Vo52XM39_oApomzDB4XCNBMvfm608LaHh5KFRoph0D5j9-MOZ_bvOpLtBqmAg0ic-Nkut_SkPbFDjNofaH2-a96h-4dfwb4BDZCBM2svNLfKOomHH-bDq5FWb2PEkX582b8PncUbLUnqy3wSafuxEdxWrLDxROdpXBq6UD23Ss5yDocwvcOoXXJCEAFpij9e7rZzkfIhDL66gFEWv-ZYeH0QsDk3OQ8P67SGpHS7T7KcqnEF7MsS84MiamE1hJ6ZthY/https%3A%2F%2Fwww.elhuyar.eus%2F>
[https://secure-web.cisco.com/1ihBi3-BJmDvaRtxMtNJJfWs1uz4DRJxplUAB61fuyBFsUZUMbRNVMjMOVdNrIX1TXJDuNWJqVM_SBkqoCWlfVQ32KsALPDt3cpintDdHdwQt6HIw5fAm78mhkAwXuuIxivTPAeZXFkRd2Zwqfv2Rclr-u1APJuVzkfwNuhyIXk9lQgQjWYw6-fkJb8CHqPvqnYFzkeiBZDY194ug9GqVUAmm8SdDUyCIl6K67Xr5bn3g7DVVRIRe5RcYC8H-os6hVm9oPi1gpb6fbxfz7s-WK_ppBiMbyeBQf4BXq8BZKZ0/https%3A%2F%2Fwww.elhuyar.eus%2Finfo%2Fsinadura%2Fbannerra.jpg]<https://secure-web.cisco.com/1NMqT-excJhih-Ky7fiSgFp9ACJmgTiyMXbeb0Pk7Vo52XM39_oApomzDB4XCNBMvfm608LaHh5KFRoph0D5j9-MOZ_bvOpLtBqmAg0ic-Nkut_SkPbFDjNofaH2-a96h-4dfwb4BDZCBM2svNLfKOomHH-bDq5FWb2PEkX582b8PncUbLUnqy3wSafuxEdxWrLDxROdpXBq6UD23Ss5yDocwvcOoXXJCEAFpij9e7rZzkfIhDL66gFEWv-ZYeH0QsDk3OQ8P67SGpHS7T7KcqnEF7MsS84MiamE1hJ6ZthY/https%3A%2F%2Fwww.elhuyar.eus%2F>
PRIBATUTASUN-POLITIKA<https://secure-web.cisco.com/13qO9Zs0cFyX4OCf0-6N4e7CxRzfohge6SnnFqgvYW_RAAP0CH3L-YZsX4MnBwEKMQkCSVnxZ5nQMlRwqnGqMlzGe05_uoeA8YzV-0eis59-7Rm1GwsD6LZZlqZYnw41K5OiUBtgY58g5xtyve77km-wS7y0T-K_xx2MKEgRuwP77KJ9DJ1U0mcdIlud2_NpYaWumhrZ1gQYPBCnS-3IqhEi9tiCzC8-ySEwFlfLb20tidBEPcbU5oCK5CeFL-Gre22yREaBPxV3MzpCPyKhZgD8x8O91Yy8Av5MBhXLWaGU/https%3A%2F%2Fwww.elhuyar.eus%2Feu%2Fpribatutasun-politika>
Hau idatzi du oskar arana (oskar.arana a bildua gmail.com<mailto:oskar.arana a bildua gmail.com>) erabiltzaileak (2021 api. 24, lr. (17:34)):
Badut zalantza bat argitu ezin dudana, aspalditik, eta gramatiketan ere ez zait argibide handirik ematen. Iritzi aditz trinkoaren gainean da (susmoa dut paradigmak ikastea egokitu zitzaidanean, aspaldi-aspaldiko batxilergo hartan, ez genuela orain arauturik dagoen paradigma ikasi, edo, bestela, hainbat paradigma ikasi genituela eta harrezkero kontuak beste ere batera finkatzea-edo gertatu dela.
Kontua da aste honetan, Peru Abarka irakurriz (zer gustua klasikoak irakurtzea, heldutan, inork behartu gabe, eta hizkuntzaz gozatzeko asmo soilarekin; literatura ez da adin guzietan berdin gozatzen... jakingo bide dute hori literatura irakasleek, baina nik neuretzat eta gogoetakide diratekeenentzat esaten dut ozen, pedagogian adituek sarri esan bide dutena), esaldi hau topatu nuela:
P: "...Eruango zaitut errotara, olara, basuetara, eta beste lekuchu batzubetara, ta erakutsiko deutsudaz zuc eztaquizuzan, ta jaquin guraco dituzun gauza asco."
M.J.: "Ondo derist, ta asco da gauco conversacino contuzcoric."
Begiratu dut hori Sareko Gramatikako adizkitegian, eta "hura-niri-hark" dela dinost.
Adizkiaren forma ez zait arrotza egiten, baina esan behar dut ez nuela aspalditik idatzita ikusten. Horrekin batera ikusi izan ditut, ez dakit zuzen ala oker erabilita, deritzait, deritzot...Eta badut, lehen esan dudanez, nahaste apur bat aditz trinko honen paradigma dela-eta.
Ustekabea hartu dut adizkiaren argumentu horiek ikusita SGk eman didan azalpenean. Hara jo aurretik, "hura-niri" zelako uste sendoa nuen, hau da "ondo iruditzen zait" "ondo begitantzen zait" esapidearen parekotzat jota nuen (edota, itzultzaileak garenez, erdarazko "me parece bien" esapidearen ordain peto-peto-petoa...), adieraz nahiz eraketaz, nor-nori erako adizki bat. "Hura-niri-hark" da, benetan, hona ekarri dudan pasarte horretan?
Baten batek oinarri-oinarrizko kontuetara jotzeko umorea baduzue, azalpena emanez, ...eskerrik asko.
Oskar Arana Ibabe
[Argazkia]
Udaberri lorea (Iparraldean),
San Jose lorea (Aramaion eta Arrasaten),
edo udalorea (Bizkaian)
LEGEZKO ABISUA.- Mezu elektroniko honetako informazioa jasotzaile gisa ageri den(ar) entzat baino ez da. Mezu elektroniko honetako eta berari erantsitako fitxategietako informazioa isilpean eduki behar da edota jabetza intelektualaren gaineko legeen eta beste legeen babespean dago. Mezu honek ez dio ezartzen inolako konpromisorik bidaltzaileari, berak eta jasotzaileak, aldez aurretik, berariazko idatzizko itunaren bidez besterik hitzartu ezean. Errakuntzaren bat dela-eta mezu hau jasotzen baduzu, bertan jarritako jasotzailea ez izan arren, jakinarazi ahalik azkarren bidaltzaileari, mesedez (lantik a bildua bizkaia.eus)<mailto:lantik a bildua bizkaia.eus> eta gero ezabatu erabat. Horrez gainera, mezuan jarritako jasotzailea ez bazara, ezin duzu erabili, banatu, kopiatu ez inprimatu, ez osorik ez zati bat.
AVISO LEGAL - La información contenida en este correo electrónico es para el uso exclusivo de la/s persona/s mencionadas como destinataria/s. Este correo electrónico y los archivos adjuntos, en su caso, contienen información confidencial y/o protegida legalmente por leyes de propiedad intelectual o por otras leyes. Este mensaje no constituye ningún compromiso por parte de la persona remitente, salvo que exista expreso pacto en contrario, previo y por escrito entre la persona destinataria y la remitente. Si usted no es la persona destinataria designada y recibe este mensaje por error, por favor, notifíquelo a la persona remitente con la mayor brevedad posible a la siguiente dirección:(lantik a bildua bizkaia.eus)<mailto:lantik a bildua bizkaia.eus> y proceda inmediatamente a su total destrucción. Así mismo, le informamos de que no debe, directa o indirectamente, usar, distribuir, reproducir, imprimir o copiar, total o parcialmente este mensaje si no es la persona destinataria designada.
DISCLAIMER - The information contained in this email is for the exclusive use of the person(s) mentioned as addressee(s). This email and the attached files, where appropriate, contain confidential information and/or information legally protected by intellectual property laws or other laws. This message does not constitute any commitment on the part of the sender, except where there exists prior express agreement to the contrary in writing between the addressee and the sender. If you are not the designated addressee and receive this message by mistake, please notify the sender as soon as possible at the following address (lantik a bildua bizkaia.eus)<mailto:lantik a bildua bizkaia.eus> and then delete it immediately. We also inform you that you may not use, distribute, print or copy this message, either directly or indirectly or totally or partially, if you are not the designated addressee.
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20210426/4af71a53/attachment-0001.htm>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: image001.png
Mota: image/png
Tamaina: 9835 bytes
Azalpena: image001.png
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20210426/4af71a53/attachment-0001.png>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago