[itzul] iritzi aditz trinkoaren gaineko zalantza (oso berantiar bat)
oskar arana
oskar.arana a bildua gmail.com
As, Api 27, 12:20:42, CEST 2021
Mila esker, Alberto, kontu jakingarri horiek guztiak ekartzeagatik!!
Ageri da eman zuela buruhausterik lehenago gai honek!
*Oskar Arana Ibabe*
[image: Argazkia]
Udaberri lorea (Iparraldean),
San Jose lorea (Aramaion eta Arrasaten),
edo udalorea (Bizkaian)
Hau idatzi du Alberto Martínez de la Cuadra (
albertomartinezdelacuadra a bildua gmail.com) erabiltzaileak (2021 api. 27, ar.
(12:08)):
> Josu Oregik horri buruz idatzi zuen *FLV*ren 46. zenbakian, «Berriz ere
> euskal aditzaz» artikuluan. Artikulu horretako 273-275 orrietan, *iritzi*ren
> adizki trinkoak aipatu eta euskal idazle klasikoen adibide asko eman
> zituen. Tartean, hor dira Mogelen *Peru Abarka*tik hartutako batzuk;
> esaterako, *deitu* eta *uste izan* adieretako hauek:
>
> Ezta guizon aldi daquigunian, eche onetara ezcondu mutil arrotz, edo beste
> echetacoric; belaunic belaun guizon echeco semeetati eldu da nigana; agaiti
> aldatu ezta niganaño neure icen ondocotzat eche onen icena; alan *derist* *Peru
> Landeta*-co.
>
> Neuk bere lenengo etorri zanean eneutsan zeuk baiño geiago enzuten; bana
> orain txito ederto *derist*.
>
> Hemen da artikulua:
>
> http://www.culturanavarra.es/es/numero-46
>
> Gregorio Arruek, berriz, beste forma bat erabili zuen, Mogelen *Peru
> Abarka *bizkaieratik gipuzkerara aldatu zuenean, goiko lehenengo
> adibidean:
>
> Guc daquigun guizalditan mutilla arrotz edo beste echetacoric eche onetara
> ezcondu ezta; belaunetic belaunera echeco guizon semeetatic allegatu da
> nigana; argatic nigandaño aldatu ezta eche onen icen goitia; ala
> *deritzat* *Landetaco Peru*.
>
> http://www.euskaltzaindia.net/dok/euskera/55621.pdf
> Alberto Martínez de la Cuadra
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20210427/7ae28e0a/attachment.htm>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago