[itzul] iritzi aditz trinkoaren gaineko zalantza (oso berantiar bat)

Alberto Martínez de la Cuadra albertomartinezdelacuadra a bildua gmail.com
As, Api 27, 12:07:19, CEST 2021


Josu Oregik horri buruz idatzi zuen *FLV*ren 46. zenbakian, «Berriz ere
euskal aditzaz» artikuluan. Artikulu horretako 273-275 orrietan, *iritzi*ren
adizki trinkoak aipatu eta euskal idazle klasikoen adibide asko eman
zituen. Tartean, hor dira Mogelen *Peru Abarka*tik hartutako batzuk;
esaterako, *deitu* eta *uste izan* adieretako hauek:

Ezta guizon aldi daquigunian, eche onetara ezcondu mutil arrotz, edo beste
echetacoric; belaunic belaun guizon echeco semeetati eldu da nigana; agaiti
aldatu ezta niganaño neure icen ondocotzat eche onen icena; alan *derist* *Peru
Landeta*-co.

Neuk bere lenengo etorri zanean eneutsan zeuk baiño geiago enzuten; bana
orain txito ederto *derist*.

Hemen da artikulua:

http://www.culturanavarra.es/es/numero-46

Gregorio Arruek, berriz, beste forma bat erabili zuen, Mogelen *Peru Abarka
*bizkaieratik gipuzkerara aldatu zuenean, goiko lehenengo adibidean:

Guc daquigun guizalditan mutilla arrotz edo beste echetacoric eche onetara
ezcondu ezta; belaunetic belaunera echeco guizon semeetatic allegatu da
nigana; argatic nigandaño aldatu ezta eche onen icen goitia; ala
*deritzat* *Landetaco
Peru*.

http://www.euskaltzaindia.net/dok/euskera/55621.pdf
Alberto Martínez de la Cuadra
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20210427/beac2c16/attachment.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago