[itzul] Wordfast

Gotzon Egia gegia a bildua gipuzkoa.eus
As, Abu 10, 10:40:53, CEST 2021


> Hara, dokumentu berri batekin hasi naiz lanean eta wordfasten zeinuak...
>
> <}100{>
>
>
> ... horrela ageri zaizkit; ikaragarri handi. Lana berdin egin dezaket, 
> baina ikaragarri molestatzen dit.
>
> Badakizue zergatik den? Eta, jakina, nola alda dezaketan?
>
Word-en estiloekin dago lotuta hori. Jarri kurtsorea kode handi 
horietako baten gainean, eta begiratu zein estilo duen. Saiatu estilo 
hori editatzen, letra tamaina txikiagotzeko.

Ez badakizu zehazki nola egin, esan zein Word bertsio duzun, eta 
laguntzen saiatuko naiz.

-- 
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.eus
43º 19' 15" N 1º 58' 57.5" W
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20210810/3b2e017d/attachment.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago