[itzul] imagen remanente / afterimage

Amaia Apalauza amaia.apalauza a bildua gmail.com
Ost, Abe 1, 13:11:56, CET 2021


Eskerrik asko hiruroi. Mezu batzuk spam karpetara joanak zitzaizkidan, eta
gaur berreskuratu ditut.

*graduondoko*, *bihotzondoko *eta abarren ildotik (
https://www.euskaltzaindia.eus/index.php?sarrera3=ondoko&antzekoak=ez&option=com_hiztegianbilatu&view=frontpage&layout=aurreratua&Itemid=410&lang=eu&bila=bai),
uste dut zilegi dela *irudiondoko *ematea, Euskaltermek dakarren bezala.

Ongi izan,

Amaia

Hau idatzi du Jose Agustin Arrieta (jaarrieta2 a bildua gmail.com) erabiltzaileak
(2021 aza. 30, ar. (09:48)):

> "Dirauen irudi" zer iruditzen?
> Agur, ongi izan.
>
> Hau idatzi du Patxi Petrirena Altzuguren (p.petrirena a bildua elhuyar.eus)
> erabiltzaileak (2021 aza. 29, al. (23:49)):
>
>> Ni parekoa dirudien batetik hasi naiz Euskaltermen bila, eta <retrogusto,
>> postgusto, posgusto> "zapore-ondoko" dago jasoa (2002ko fitxa bat eta
>> 2015eko "Sagardogintza Hiztegi"ko beste bat). Sarean "atze-gustu" ere
>> aurkitu dut testuren batean.
>>
>> Pentsaketan ari nintzen "zapore-ondoko" ez ote den "zaporeondo" (neurri
>> batean "ebakiondo" eta halakoen moduan).
>>
>> Iņakik aurkitutako "posimagen" --> "irudiondo" horrek berretsi egin dit
>> irudipena.
>> <https://www.elhuyar.eus/>
>>
>> *Patxi Petrirena Altzuguren*
>>
>> *Hizkuntza eta Teknologia*
>>
>>
>> Zelai Haundi 3 - Osinalde industrialdea
>>
>> 20170 Usurbil (Gipuzkoa)
>>
>> Tel.: (+34) 943 36 30 40 | Luzp.: 216
>>
>> p.petrirena a bildua elhuyar.eus |  <p.petrirena a bildua elhuyar.eus>*www.elhuyar.eus*
>> <https://www.elhuyar.eus/>
>>
>> <https://www.elhuyar.eus/>
>>
>> *PRIBATUTASUN-POLITIKA*
>> <https://www.elhuyar.eus/eu/pribatutasun-politika>
>>
>>
>> Hau idatzi du IBAŅEZ SAN ROMAN, Iņaki (iibanez a bildua gipuzkoa.eus)
>> erabiltzaileak (2021 aza. 29, al. (15:11)):
>>
>>> Euskaltermen, “posimagen” eskatuta: irudiondoko (juntu)
>>>
>>>
>>> https://www.euskadi.eus/app/euskal-terminologia-banku-publikoa/posimagen/kontsultatermino/posimagen/non-du/hizk-es/ter-on
>>>
>>>
>>>
>>> Interneten, glosario honetan, “postimagen”: irudi-ondoko (marrarekin)
>>>
>>> file:///C:/Users/ibansani/AppData/Local/Temp/22_glosarioa-1.pdf
>>>
>>>
>>>
>>> Lan honetan: irudi ondoko (aparte)
>>>
>>>
>>> https://vdocumento.com/reader/full/arreta-pertzeptzioa-eta-motibazioa-ikas-materialaren-hitzaurrea-7-liburu-hau
>>>
>>>
>>>
>>>
>>>
>>> *Hemendik:* Amaia Apalauza <amaia.apalauza a bildua gmail.com>
>>> *Bidaltze-data:* 2021(e)ko azaroaren 29(a), astelehena 14:20
>>> *Hona:* Itzul <itzul a bildua postaria.com>
>>> *Gaia:* [itzul] imagen remanente / afterimage
>>>
>>>
>>>
>>> Egun on:
>>>
>>>
>>>
>>> Irudi bati begira egon, begiak apartatu, begirada beste nonbait finkatu,
>>> eta oraindik ere hasierako irudi hori ikusten dugunean sortzen den
>>> ilusioari esaten zaio *afterimage *edo *imagen remanente*. Gaztelaniaz, *imagen
>>> residual* eta *postimagen *ere erabiltzen dira.
>>>
>>>
>>>
>>> Ez dut aurkitu euskarazko ordainik, eta bi termino posible bururatu
>>> zaizkit: *hondar-irudi* edo *postirudi*.
>>>
>>>
>>>
>>> Zer diozue?
>>>
>>>
>>>
>>> Eskerrik asko,
>>>
>>>
>>>
>>> Amaia
>>>
>>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20211201/1c034096/attachment-0001.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago