[itzul] imagen remanente / afterimage

Xabier Aristegieta allurritza a bildua gmail.com
Ost, Abe 1, 13:33:11, CET 2021


Ezertan ukatu gabe substantibo bihurturiko izenlagun horien jatortasuna (
*buruko*, *masaileko, bihotzeko...* oraingo *irudiondoko *hori), iruditzen
zait ez dela komenigarria bide hori jorratzea, hitz horiek problematikoak
dira-eta testuratzen direnean:

   - Izenlagun kakofonikoak: *graduondokoko ikasleak, irudiondokoko
   pertsonak...*
   - Izenondoa daramatenean, bitxitasun-efektua: *buruko gogorra,
   irudiondoko gogaikarria...*

Horregatik, *irudiondoko*ren aldean *irudiondo *hobestekoa iruditzen zait.

Xabier Aristegieta

Hau idatzi du Amaia Apalauza (amaia.apalauza a bildua gmail.com) erabiltzaileak
(2021 abe. 1, az. (13:12)):

> Eskerrik asko hiruroi. Mezu batzuk spam karpetara joanak zitzaizkidan, eta
> gaur berreskuratu ditut.
>
> *graduondoko*, *bihotzondoko *eta abarren ildotik (
> https://www.euskaltzaindia.eus/index.php?sarrera3=ondoko&antzekoak=ez&option=com_hiztegianbilatu&view=frontpage&layout=aurreratua&Itemid=410&lang=eu&bila=bai),
> uste dut zilegi dela *irudiondoko *ematea, Euskaltermek dakarren bezala.
>
> Ongi izan,
>
> Amaia
>
> Hau idatzi du Jose Agustin Arrieta (jaarrieta2 a bildua gmail.com) erabiltzaileak
> (2021 aza. 30, ar. (09:48)):
>
>> "Dirauen irudi" zer iruditzen?
>> Agur, ongi izan.
>>
>> Hau idatzi du Patxi Petrirena Altzuguren (p.petrirena a bildua elhuyar.eus)
>> erabiltzaileak (2021 aza. 29, al. (23:49)):
>>
>>> Ni parekoa dirudien batetik hasi naiz Euskaltermen bila, eta
>>> <retrogusto, postgusto, posgusto> "zapore-ondoko" dago jasoa (2002ko fitxa
>>> bat eta 2015eko "Sagardogintza Hiztegi"ko beste bat). Sarean "atze-gustu"
>>> ere aurkitu dut testuren batean.
>>>
>>> Pentsaketan ari nintzen "zapore-ondoko" ez ote den "zaporeondo" (neurri
>>> batean "ebakiondo" eta halakoen moduan).
>>>
>>> Iņakik aurkitutako "posimagen" --> "irudiondo" horrek berretsi egin dit
>>> irudipena.
>>> <https://www.elhuyar.eus/>
>>>
>>> *Patxi Petrirena Altzuguren*
>>>
>>> *Hizkuntza eta Teknologia*
>>>
>>>
>>> Zelai Haundi 3 - Osinalde industrialdea
>>>
>>> 20170 Usurbil (Gipuzkoa)
>>>
>>> Tel.: (+34) 943 36 30 40 | Luzp.: 216
>>>
>>> p.petrirena a bildua elhuyar.eus |  <p.petrirena a bildua elhuyar.eus>*www.elhuyar.eus*
>>> <https://www.elhuyar.eus/>
>>>
>>> <https://www.elhuyar.eus/>
>>>
>>> *PRIBATUTASUN-POLITIKA*
>>> <https://www.elhuyar.eus/eu/pribatutasun-politika>
>>>
>>>
>>> Hau idatzi du IBAŅEZ SAN ROMAN, Iņaki (iibanez a bildua gipuzkoa.eus)
>>> erabiltzaileak (2021 aza. 29, al. (15:11)):
>>>
>>>> Euskaltermen, “posimagen” eskatuta: irudiondoko (juntu)
>>>>
>>>>
>>>> https://www.euskadi.eus/app/euskal-terminologia-banku-publikoa/posimagen/kontsultatermino/posimagen/non-du/hizk-es/ter-on
>>>>
>>>>
>>>>
>>>> Interneten, glosario honetan, “postimagen”: irudi-ondoko (marrarekin)
>>>>
>>>> file:///C:/Users/ibansani/AppData/Local/Temp/22_glosarioa-1.pdf
>>>>
>>>>
>>>>
>>>> Lan honetan: irudi ondoko (aparte)
>>>>
>>>>
>>>> https://vdocumento.com/reader/full/arreta-pertzeptzioa-eta-motibazioa-ikas-materialaren-hitzaurrea-7-liburu-hau
>>>>
>>>>
>>>>
>>>>
>>>>
>>>> *Hemendik:* Amaia Apalauza <amaia.apalauza a bildua gmail.com>
>>>> *Bidaltze-data:* 2021(e)ko azaroaren 29(a), astelehena 14:20
>>>> *Hona:* Itzul <itzul a bildua postaria.com>
>>>> *Gaia:* [itzul] imagen remanente / afterimage
>>>>
>>>>
>>>>
>>>> Egun on:
>>>>
>>>>
>>>>
>>>> Irudi bati begira egon, begiak apartatu, begirada beste nonbait
>>>> finkatu, eta oraindik ere hasierako irudi hori ikusten dugunean sortzen den
>>>> ilusioari esaten zaio *afterimage *edo *imagen remanente*.
>>>> Gaztelaniaz, *imagen residual* eta *postimagen *ere erabiltzen dira.
>>>>
>>>>
>>>>
>>>> Ez dut aurkitu euskarazko ordainik, eta bi termino posible bururatu
>>>> zaizkit: *hondar-irudi* edo *postirudi*.
>>>>
>>>>
>>>>
>>>> Zer diozue?
>>>>
>>>>
>>>>
>>>> Eskerrik asko,
>>>>
>>>>
>>>>
>>>> Amaia
>>>>
>>>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20211201/6c65cc22/attachment.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago