[itzul] aposizio molde baten gaineko zalantza
oskar arana
oskar.arana a bildua gmail.com
Ost, Abe 1, 15:31:25, CET 2021
"Suitzako Berna hiria"...
Bai txukunea berak ematen du,...baina lehenego zalantza berarekin nago,
zergatik leku-izen berezien kasuan ez den onargarria pertsona izen berezien
kasuan onargarria dena. Beharbada, beste batek esan didan bezala,
tradizioan ez delako erabili era horretan, edo badirelako beste soluzio
argiago (zuk diozun moduan "ez nahasgarri") batzuk.
Ongi izan zu ere, eta mila esker.
*Oskar Arana Ibabe*
[image: Argazkia]
Udaberri lorea (Iparraldean),
San Jose lorea (Aramaion eta Arrasaten),
edo udalorea (Bizkaian)
Hau idatzi du Fernando Rey (fernando.rey a bildua unavarra.es) erabiltzaileak (2021
abe. 1, az. (15:18)):
> Aupa, Oskar.
>
> Ezjakina ez zara, apala bai. Tira, hemen nire iritzia.
>
> Ez dakit zilegi den, baina desegokia eta nahasgarria izan daiteke.
>
> Kasu horretan, ulertu egiten dugu, badakigulako Berna hiri bat dela,
> baina, izen ezezagun bat balitz, ez genuke jakinen hiriaren izena ez ote
> zen "Berna Suitza". Kasu horretan, "Suitzako Berna hirian" esanez
> konpontzen da problema, ezta?
>
> Ez dakit galderari erantzun diodan, Fernandoren egia ba delako esan
> dudana, baina tira...
>
> Ongi izan.
>
> Fernando Rey Escalera
> Jefe de Sección - Atalburua
> Sección Técnica de Euskera - Euskararako Atal Teknikoa
> Arrosadia (Edif. Sóforas / Soforak eraik.) 31006 Pamplona/Iruñea
> *Universidad Pública de Navarra | Nafarroako Unibertsitate Publikoa*
> +34 948 16 9027
> fernando.rey a bildua unavarra.es
> Web <http://www.unavarra.es> | Facebook
> <http://www.facebook.com/upnauniversidad> | Twitter
> <http://twitter.com/#!/UNavarra>
> El 01/12/2021 a las 12:30, oskar arana escribió:
>
> Kaixo!
> Badut zalantza bat aposizioen inguruan.
> Arazorik gabe erabiltzen dugu *"Iñigo Urkullu EAEko lehendakariak esan
> du" *bezalako aposiziozko egitura.
> Analogiaz, bidezko ote da pertsonez besteko izen bereziekin ere berdin
> jokatzea? Esate baterako: "*Berna Suitzako hirian* bada hotel xarmant
> bat...?
> Barkatu nire ezjakintasuna, eta mila esker aldez aurretik.
>
> *Oskar Arana Ibabe*
> [image: Argazkia]
> Udaberri lorea (Iparraldean),
> San Jose lorea (Aramaion eta Arrasaten),
> edo udalorea (Bizkaian)
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20211201/e2c8bb1b/attachment.htm>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: ojcjjdeecgjhmcig.jpeg
Mota: image/jpeg
Tamaina: 2792 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20211201/e2c8bb1b/attachment.jpeg>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago