[itzul] aposizio molde baten gaineko zalantza
Alfontso Mujika Etxeberria
a.mujika a bildua elhuyar.eus
Ost, Abe 1, 19:13:40, CET 2021
Iñigok ekarritako adibideez gainera, beste hauek ere badira OEHn:
-------------------------------------------
*Babilonia Caldeako hirian** da sorthuren*. EZ *Man *I 65
*Baeza, Andaluziako hirian,** izurrite izigarri batek yendeak xautzen
zituen*. Zub 33.
*Eskiribizale zaharrenetarik batek dio Troilon Frigiako herrian zela andere
bat zakianak bera beno ederragorik etzela ta bihotza amoros ziana arauiala*.
Egiat 172.
"Zeanuri Arratiako errian beintzat *uin *edo *olatu *iragarteko erabilten
da" Larrak *EG *195
-----------------------------------------
Eta bakarra aurkitu dut Ereduzko Prosan, prentsakoa:
-----------------------------------------
EZIN JASAN, B.G. / Joseba Etxarri, "JAINKOA, BIZIA, JENDEA" (2001-09-27, 6.
orr.)
Aspaldian kasu hortan dira Soudan Afrikako herrian bizi diren girixtinoak.
---------------------------------------
Gaur egungo hauei ere ez diet arazorik ikusten:
https://aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus › segalas-pierre...
<https://aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus/eu/segalas-pierre-salomon/ar-101727/>
Saint-Palais baxe-*nafarroako herrian* 1792ko abuztuaren 1ean jaiotako
medikua.
Kantoien matxinada - Wikipedia, entziklopedia askea.
<https://eu.wikipedia.org/wiki/Kantoien_matxinada>
https://eu.wikipedia.org › wiki › Kantoien_matxinada
<https://eu.wikipedia.org/wiki/Kantoien_matxinada>
... kantonalista zapaltzea lortu zuten. Cartagena 1874an errenditu zen, *Madril
Espainiako hiriburuan* Pavia generalak estatu-kolpea eman ondoren.
Gorrotoaren pozoia | Mundua | Berria
<https://www.berria.eus/paperekoa/1832/002/001/2017-08-24/gorrotoaren-pozoia.htm>
- https://www.berria.eus › paperekoa › gorrotoaren-pozoia
<https://www.berria.eus/paperekoa/1832/002/001/2017-08-24/gorrotoaren-pozoia.htm>
2017(e)ko abu. 24(a) — *Madril Espainiako hiriburuan* eta haren
aldirietan 283.063 bizi dira, eta Katalunia osoan, 515.482. Riay Tatary
Espainiako Batzorde ...
Uste dut egitura horien gramatikaltasuna ez dagoela zalantzan. Alegia, ez
dirudi leku-izena izateak, pertsona-izenen kasuaren aldean, inolako
murriztapen sintaktikorik dakarrenik egitura erabiltzeko.
*Joe Biden Estatu Batuetako lehendakaria da, eta badu... > Jose Biden
Estatu Batuetako lehendakariak badu...*
*Zeanuri Arratiako herria da, eta badu... > Zeanuri Arratiako herriak
badu...*
Beharbada, Fernandok esan duen moduan, gerta liteke noiz edo noiz
nahasgarria iztea (*Berna Suitzako hirian* irakurri eta *Berna Suitza*
izeneko toponimo bat dela pentsatzea (*Donibane Garaziko herrian*, edo
*Hiriberri
Arakilgo herrian* esango bagenu bezala), baina leku-izen ezezagunekin ez da
hain erraz gertatuko (*Nuku'alofa Tongako hiriburuan* *estatu horretako
biztanleen % 25 bizi dira *[*hiriburua* izanda eta ez *hiria*, ez dago
nahasterik, ezta?]*; Fuidio Trebiñoko herrian oso jende gutxi bizi da*).
Pertsona-izenekin, berriz, ados nago: ezinezkoa da nahasgarria izatea,
<pertsona-izena + leku-izena> segida baitugu, eta ez <leku-izena +
leku-izena>.
Eta *Suitzako Berna herria* egokia da, bai, baina, era berean (bainaren bat
jarri nahi izanez gero), norbaitek uler lezake Suitzako hiria dela markatu
nahi dela hor; alegia, ez dela *Argentinako Berna herria*, Argentinan
badago-eta *Berna *izeneko herri bat.
Nolanahi ere, Oskarrek plazaratu duen < *Berna Suitzako hirian* bada hotel
xarmant bat... > adibidean, bada noski beste aukera bat: <*Berna hirian,
Suitzan*, bada hotel xarmant bat...>. Inesiboan egonda, ez dago arazorik
(izenlaguna denean hasten dira komeriak, informazio osagarria txertatu nahi
dugunean:* Aguraingo (Araba) alkatea* gisakoak, izen-sintagman parentesi
artean txertatutako bonba. Eta *Arabako Aguraingo alkatea* jarrita ni
behintzat ez naiz gustura gelditzen. Baina, tira, hori beste kontu bat da).
Orduan, ez dut esango sutsuki bultzatu beharreko egitura denik, baina
gaitzetsi beharrekoa ere ez zait iruditzen.
Bestalde, honetan behintzat ados egongo gara: < *Gure geografiaren
bitxikeriak (II). Urduña bizkaitar herria, hanka bat Araban eta bestea
Burgosen * > (
https://www.ikasbil.eus/eu/habe-aldizkaria-fitxa?articleId=16228386) eta
gisako kalkoen ordez, egokiagoak ditugu *Urduña Bizkaiko herria* moldekoak.
<https://www.elhuyar.eus/>
*Alfontso Mujika Etxeberria*
*Hizkuntza eta Teknologia*
Zelai Haundi 3 - Osinalde industrialdea
20170 Usurbil (Gipuzkoa)
Tel.: (+34) 943 36 30 40 | Luzp.: 217
a.mujika a bildua elhuyar.eus | <a.mujika a bildua elhuyar.eus>*www.elhuyar.eus*
<https://www.elhuyar.eus/>
<https://www.elhuyar.eus/>
*PRIBATUTASUN-POLITIKA* <https://www.elhuyar.eus/eu/pribatutasun-politika>
Hau idatzi du oskar arana (oskar.arana a bildua gmail.com) erabiltzaileak (2021 abe.
1, az. (15:33)):
> "Suitzako Berna hiria"...
> Bai txukunea berak ematen du,...baina lehenego zalantza berarekin nago,
> zergatik leku-izen berezien kasuan ez den onargarria pertsona izen berezien
> kasuan onargarria dena. Beharbada, beste batek esan didan bezala,
> tradizioan ez delako erabili era horretan, edo badirelako beste soluzio
> argiago (zuk diozun moduan "ez nahasgarri") batzuk.
> Ongi izan zu ere, eta mila esker.
>
> *Oskar Arana Ibabe*
> [image: Argazkia]
> Udaberri lorea (Iparraldean),
> San Jose lorea (Aramaion eta Arrasaten),
> edo udalorea (Bizkaian)
>
>
> Hau idatzi du Fernando Rey (fernando.rey a bildua unavarra.es) erabiltzaileak
> (2021 abe. 1, az. (15:18)):
>
>> Aupa, Oskar.
>>
>> Ezjakina ez zara, apala bai. Tira, hemen nire iritzia.
>>
>> Ez dakit zilegi den, baina desegokia eta nahasgarria izan daiteke.
>>
>> Kasu horretan, ulertu egiten dugu, badakigulako Berna hiri bat dela,
>> baina, izen ezezagun bat balitz, ez genuke jakinen hiriaren izena ez ote
>> zen "Berna Suitza". Kasu horretan, "Suitzako Berna hirian" esanez
>> konpontzen da problema, ezta?
>>
>> Ez dakit galderari erantzun diodan, Fernandoren egia ba delako esan
>> dudana, baina tira...
>>
>> Ongi izan.
>>
>> Fernando Rey Escalera
>> Jefe de Sección - Atalburua
>> Sección Técnica de Euskera - Euskararako Atal Teknikoa
>> Arrosadia (Edif. Sóforas / Soforak eraik.) 31006 Pamplona/Iruñea
>> *Universidad Pública de Navarra | Nafarroako Unibertsitate Publikoa*
>> +34 948 16 9027
>> fernando.rey a bildua unavarra.es
>> Web <http://www.unavarra.es> | Facebook
>> <http://www.facebook.com/upnauniversidad> | Twitter
>> <http://twitter.com/#!/UNavarra>
>> El 01/12/2021 a las 12:30, oskar arana escribió:
>>
>> Kaixo!
>> Badut zalantza bat aposizioen inguruan.
>> Arazorik gabe erabiltzen dugu *"Iñigo Urkullu EAEko lehendakariak esan
>> du" *bezalako aposiziozko egitura.
>> Analogiaz, bidezko ote da pertsonez besteko izen bereziekin ere berdin
>> jokatzea? Esate baterako: "*Berna Suitzako hirian* bada hotel xarmant
>> bat...?
>> Barkatu nire ezjakintasuna, eta mila esker aldez aurretik.
>>
>> *Oskar Arana Ibabe*
>> [image: Argazkia]
>> Udaberri lorea (Iparraldean),
>> San Jose lorea (Aramaion eta Arrasaten),
>> edo udalorea (Bizkaian)
>>
>>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20211201/66a3e97e/attachment-0001.htm>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: ojcjjdeecgjhmcig.jpeg
Mota: image/jpeg
Tamaina: 2792 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20211201/66a3e97e/attachment-0001.jpeg>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago