[itzul] imagen remanente / afterimage

Bittor Abarzuza bittorbe a bildua gmail.com
Ast, Abe 2, 16:55:35, CET 2021


Irudi arrasto?

Hau idatzi du Xabier Aristegieta (allurritza a bildua gmail.com) erabiltzaileak
(2021 abe. 2, og. (00:35)):

> Ezertan ukatu gabe substantibo bihurturiko izenlagun horien jatortasuna (
> *buruko*, *masaileko, bihotzeko...* oraingo *irudiondoko *hori),
> iruditzen zait ez dela komenigarria bide hori jorratzea, hitz horiek
> problematikoak dira-eta testuratzen direnean:
>
>    - Izenlagun kakofonikoak: *graduondokoko ikasleak, irudiondokoko
>    pertsonak...*
>    - Izenondoa daramatenean, bitxitasun-efektua: *buruko gogorra,
>    irudiondoko gogaikarria...*
>
> Horregatik, *irudiondoko*ren aldean *irudiondo *hobestekoa iruditzen zait.
>
> Xabier Aristegieta
>
> Hau idatzi du Amaia Apalauza (amaia.apalauza a bildua gmail.com) erabiltzaileak
> (2021 abe. 1, az. (13:12)):
>
>> Eskerrik asko hiruroi. Mezu batzuk spam karpetara joanak zitzaizkidan,
>> eta gaur berreskuratu ditut.
>>
>> *graduondoko*, *bihotzondoko *eta abarren ildotik (
>> https://www.euskaltzaindia.eus/index.php?sarrera3=ondoko&antzekoak=ez&option=com_hiztegianbilatu&view=frontpage&layout=aurreratua&Itemid=410&lang=eu&bila=bai),
>> uste dut zilegi dela *irudiondoko *ematea, Euskaltermek dakarren bezala.
>>
>> Ongi izan,
>>
>> Amaia
>>
>> Hau idatzi du Jose Agustin Arrieta (jaarrieta2 a bildua gmail.com) erabiltzaileak
>> (2021 aza. 30, ar. (09:48)):
>>
>>> "Dirauen irudi" zer iruditzen?
>>> Agur, ongi izan.
>>>
>>> Hau idatzi du Patxi Petrirena Altzuguren (p.petrirena a bildua elhuyar.eus)
>>> erabiltzaileak (2021 aza. 29, al. (23:49)):
>>>
>>>> Ni parekoa dirudien batetik hasi naiz Euskaltermen bila, eta
>>>> <retrogusto, postgusto, posgusto> "zapore-ondoko" dago jasoa (2002ko fitxa
>>>> bat eta 2015eko "Sagardogintza Hiztegi"ko beste bat). Sarean "atze-gustu"
>>>> ere aurkitu dut testuren batean.
>>>>
>>>> Pentsaketan ari nintzen "zapore-ondoko" ez ote den "zaporeondo" (neurri
>>>> batean "ebakiondo" eta halakoen moduan).
>>>>
>>>> Iņakik aurkitutako "posimagen" --> "irudiondo" horrek berretsi egin dit
>>>> irudipena.
>>>> <https://www.elhuyar.eus/>
>>>>
>>>> *Patxi Petrirena Altzuguren*
>>>>
>>>> *Hizkuntza eta Teknologia*
>>>>
>>>>
>>>> Zelai Haundi 3 - Osinalde industrialdea
>>>>
>>>> 20170 Usurbil (Gipuzkoa)
>>>>
>>>> Tel.: (+34) 943 36 30 40 | Luzp.: 216
>>>>
>>>> p.petrirena a bildua elhuyar.eus |  <p.petrirena a bildua elhuyar.eus>*www.elhuyar.eus*
>>>> <https://www.elhuyar.eus/>
>>>>
>>>> <https://www.elhuyar.eus/>
>>>>
>>>> *PRIBATUTASUN-POLITIKA*
>>>> <https://www.elhuyar.eus/eu/pribatutasun-politika>
>>>>
>>>>
>>>> Hau idatzi du IBAŅEZ SAN ROMAN, Iņaki (iibanez a bildua gipuzkoa.eus)
>>>> erabiltzaileak (2021 aza. 29, al. (15:11)):
>>>>
>>>>> Euskaltermen, “posimagen” eskatuta: irudiondoko (juntu)
>>>>>
>>>>>
>>>>> https://www.euskadi.eus/app/euskal-terminologia-banku-publikoa/posimagen/kontsultatermino/posimagen/non-du/hizk-es/ter-on
>>>>>
>>>>>
>>>>>
>>>>> Interneten, glosario honetan, “postimagen”: irudi-ondoko (marrarekin)
>>>>>
>>>>> file:///C:/Users/ibansani/AppData/Local/Temp/22_glosarioa-1.pdf
>>>>>
>>>>>
>>>>>
>>>>> Lan honetan: irudi ondoko (aparte)
>>>>>
>>>>>
>>>>> https://vdocumento.com/reader/full/arreta-pertzeptzioa-eta-motibazioa-ikas-materialaren-hitzaurrea-7-liburu-hau
>>>>>
>>>>>
>>>>>
>>>>>
>>>>>
>>>>> *Hemendik:* Amaia Apalauza <amaia.apalauza a bildua gmail.com>
>>>>> *Bidaltze-data:* 2021(e)ko azaroaren 29(a), astelehena 14:20
>>>>> *Hona:* Itzul <itzul a bildua postaria.com>
>>>>> *Gaia:* [itzul] imagen remanente / afterimage
>>>>>
>>>>>
>>>>>
>>>>> Egun on:
>>>>>
>>>>>
>>>>>
>>>>> Irudi bati begira egon, begiak apartatu, begirada beste nonbait
>>>>> finkatu, eta oraindik ere hasierako irudi hori ikusten dugunean sortzen den
>>>>> ilusioari esaten zaio *afterimage *edo *imagen remanente*.
>>>>> Gaztelaniaz, *imagen residual* eta *postimagen *ere erabiltzen dira.
>>>>>
>>>>>
>>>>>
>>>>> Ez dut aurkitu euskarazko ordainik, eta bi termino posible bururatu
>>>>> zaizkit: *hondar-irudi* edo *postirudi*.
>>>>>
>>>>>
>>>>>
>>>>> Zer diozue?
>>>>>
>>>>>
>>>>>
>>>>> Eskerrik asko,
>>>>>
>>>>>
>>>>>
>>>>> Amaia
>>>>>
>>>>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20211202/bb1314e7/attachment.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago