[itzul] dokumentu vs agiri

Patxi Petrirena Altzuguren p.petrirena a bildua elhuyar.eus
Al, Abe 13, 14:44:25, CET 2021


Euskaltzaindiaren Hiztegiko informazioarekin ("dokumentu" eta "agiri 1"),
iruditzen zait baliokidetza erabatekoa dela.

*dokumentu*

iz. Zerbait frogatzeko edo zerbaiten berri emateko balio duen agiria. *Norbera
ibili den toki guztietako dokumentuak eskatzen omen ditu apaizak.
Dokumentuaren kopia bat. Balio ez duen dokumentua. Dokumentua aztertu*.
agiri

*1* iz. Zerbait frogatzeko edo zerbaiten berri emateko balio duen izkribua.
Ik. *dokumentu
<https://www.euskaltzaindia.eus/component/hiztegianbilatu/?view=frontpage&Itemid=410&layout=aurreratua&antzekoak=ez&sarrera=dokumentu>*.
*Berekin zituen diru guztiak eman zizkion, bere eskuz egindako agiri baten
azpian*. *Eska iezaiozu ordainketaren agiria*. *Norberaren adina
egiaztatzen duen agiria*. *Euskaltzaindiaren irakasle agiria*. *Bazkide
agiria*. *Nortasun agiria*.

*2* iz. Adierazpena. *Euskaltzaindiak ez du horretaz agiririk atera*.
*Batzarrean
erabaki dena jasotzen duen agiria*.

Erabileran, litekeena da esparruaren arabera bata edo bestea gehiago
agertzea. Administrazioan, beharbada, nagusi da agiri (adibide esnguratsu
bat, nire ustez, Euskaltzaindiaren Hiztegiak berak bedeinkatutako
*baldintza-agiri* hau).

*baldintza** agiri, baldintza-agiri* iz. Kontratazio administratibo
baterako aldez aurretik eta publikoki ezartzen diren baldintza
orokorrak. *Mutrikuko
merkatu plaza eraberritzeko obra kontratuaren baldintza-agiria*.


<https://www.elhuyar.eus/>

*Patxi Petrirena Altzuguren*

*Hizkuntza eta Teknologia*


Zelai Haundi 3 - Osinalde industrialdea

20170 Usurbil (Gipuzkoa)

Tel.: (+34) 943 36 30 40 | Luzp.: 216

p.petrirena a bildua elhuyar.eus |  <p.petrirena a bildua elhuyar.eus>*www.elhuyar.eus*
<https://www.elhuyar.eus/>

<https://www.elhuyar.eus/>

*PRIBATUTASUN-POLITIKA* <https://www.elhuyar.eus/eu/pribatutasun-politika>


Hau idatzi du Itzuliz itzulpen zerbitzua (itzuliz a bildua outlook.com)
erabiltzaileak (2021 abe. 13, al. (14:10)):

> Kaixo. Barkatu gogaikarria izatea, baina erantzuna eman behar diot
> bezeroari eta nik ez dakit zein den.
>
> Norbaitek laguntzerik bai?
>
> Joxemari
>
>
> 2021/12/12 21:47(e)an, Itzuliz itzulpen zerbitzua igorleak idatzi zuen:
>
> Kaixo, Itzulkideok.
>
> Jakin nahi nuke bi horien artean desberdintasunik, lehentasunik ote dagoen
> (testu-motaren, testuaren ofizialtasunaren... arabera).
>
> Mila esker, aurrez
>
> Joxemari
>
>
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20211213/df47e888/attachment.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago