[itzul] dokumentu vs agiri

Ana Martin ana a bildua emun.eus
Al, Abe 13, 15:13:11, CET 2021


Kaixo
Bai, erabileran, nik uste, dokumentu zabalagoa da, esaterako, argazki bat
dokumentua izan daiteke, ezta?



Ana Martin Urmeneta
Itzultzailea

943 711 847 | ana a bildua emun.eus

Emun Koop. E., Uriburu 9, behea.
20500 Arrasate
www.emun.eus

[image: TWITTER] <https://twitter.com/emun_taldea>[image: LINKED IN]
<https://www.linkedin.com/company/600582?trk=tyah&trkInfo=clickedVertical%3Acompany%2CclickedEntityId%3A600582%2Cidx%3A1-2-2%2CtarId%3A1467033785794%2Ctas%3Aemun>[image:
YOUTUBE] <https://www.youtube.com/channel/UCnh1vA1oyM0c6GthTe3OGuA/videos>
------------------------------
LEGE OHARRA <https://www.emun.eus/lege-oharra/>

>> Ez inprimatu mezu hau ezinbestekoa ez bada



Hau idatzi du Patxi Petrirena Altzuguren (p.petrirena a bildua elhuyar.eus)
erabiltzaileak (2021 abe. 13, al. (14:45)):

> Euskaltzaindiaren Hiztegiko informazioarekin ("dokumentu" eta "agiri 1"),
> iruditzen zait baliokidetza erabatekoa dela.
>
> *dokumentu*
>
> iz. Zerbait frogatzeko edo zerbaiten berri emateko balio duen agiria. *Norbera
> ibili den toki guztietako dokumentuak eskatzen omen ditu apaizak.
> Dokumentuaren kopia bat. Balio ez duen dokumentua. Dokumentua aztertu*.
> agiri
>
> *1* iz. Zerbait frogatzeko edo zerbaiten berri emateko balio duen izkribua.
> Ik. *dokumentu
> <https://www.euskaltzaindia.eus/component/hiztegianbilatu/?view=frontpage&Itemid=410&layout=aurreratua&antzekoak=ez&sarrera=dokumentu>*.
> *Berekin zituen diru guztiak eman zizkion, bere eskuz egindako agiri baten
> azpian*. *Eska iezaiozu ordainketaren agiria*. *Norberaren adina
> egiaztatzen duen agiria*. *Euskaltzaindiaren irakasle agiria*. *Bazkide
> agiria*. *Nortasun agiria*.
>
> *2* iz. Adierazpena. *Euskaltzaindiak ez du horretaz agiririk atera*. *Batzarrean
> erabaki dena jasotzen duen agiria*.
>
> Erabileran, litekeena da esparruaren arabera bata edo bestea gehiago
> agertzea. Administrazioan, beharbada, nagusi da agiri (adibide esnguratsu
> bat, nire ustez, Euskaltzaindiaren Hiztegiak berak bedeinkatutako
> *baldintza-agiri* hau).
>
> *baldintza** agiri, baldintza-agiri* iz. Kontratazio administratibo
> baterako aldez aurretik eta publikoki ezartzen diren baldintza orokorrak. *Mutrikuko
> merkatu plaza eraberritzeko obra kontratuaren baldintza-agiria*.
>
>
> <https://www.elhuyar.eus/>
>
> *Patxi Petrirena Altzuguren*
>
> *Hizkuntza eta Teknologia*
>
>
> Zelai Haundi 3 - Osinalde industrialdea
>
> 20170 Usurbil (Gipuzkoa)
>
> Tel.: (+34) 943 36 30 40 | Luzp.: 216
>
> p.petrirena a bildua elhuyar.eus |  <p.petrirena a bildua elhuyar.eus>*www.elhuyar.eus*
> <https://www.elhuyar.eus/>
>
> <https://www.elhuyar.eus/>
>
> *PRIBATUTASUN-POLITIKA* <https://www.elhuyar.eus/eu/pribatutasun-politika>
>
>
> Hau idatzi du Itzuliz itzulpen zerbitzua (itzuliz a bildua outlook.com)
> erabiltzaileak (2021 abe. 13, al. (14:10)):
>
>> Kaixo. Barkatu gogaikarria izatea, baina erantzuna eman behar diot
>> bezeroari eta nik ez dakit zein den.
>>
>> Norbaitek laguntzerik bai?
>>
>> Joxemari
>>
>>
>> 2021/12/12 21:47(e)an, Itzuliz itzulpen zerbitzua igorleak idatzi zuen:
>>
>> Kaixo, Itzulkideok.
>>
>> Jakin nahi nuke bi horien artean desberdintasunik, lehentasunik ote
>> dagoen (testu-motaren, testuaren ofizialtasunaren... arabera).
>>
>> Mila esker, aurrez
>>
>> Joxemari
>>
>>
>>
>>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20211213/5e165526/attachment-0001.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago