[itzul] derechos de paso

kris glass krissglass a bildua yahoo.es
Ast, Ots 18, 11:07:11, CET 2021


 
Hau izan daiteke?
"   
   - Zer da bide-zorra?   
   
Zortasuna den heinean, ondasun higiezin baten gaineko karga da, beste ondasun higiezin baten mesederako, bi-biak jabe desberdinenak izanik. Bide-zorra den neurrian, finka edo landaren bat beste finka edo landa batzuen artean kokaturik badago, herri-biderako irteerarik gabe, haren jabeak eskubidea du, alboko landetatik bidea galdatzeko; horretarako, aurretiaz kalte-ordain egokia eman behar du".

    En jueves, 18 de febrero de 2021 10:59:12 CET, Iñaki Lopez de Luzuriaga <inaki.luzuriaga a bildua gmail.com> escribió:  
 
 Egun on, 

Erdi Aroko historia liburu batekin ari naiz, eta bertan abereen transhumantzian askotariko lekuetatik igarotzean ordaintzen ziren zergak aipatzen dira, "derechos de paso" izenaz. 

Euskaltermen "pasoko/igarotzako eskubideak" agertzen da, ez dakit hori "servidumbre de paso" den, alegia, igarotzen uzteko eskubidea, baina kasu honetan zerga bat egongo litzateke tartean. Inork Erdi Aroko (nafar) zerga terminologiaren bidetik (edo bestela) beste izenik ezagutuko balu estimatuko diot!
Iñaki Lopez de Luzuriaga
   
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20210218/10a93864/attachment.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago