[itzul] Nature writing

Patricia Jorge Kuartango kuartango a bildua gmail.com
Ast, Urt 28, 12:22:14, CET 2021


Eskerrik asko, Xabier eta Ainara.

Oraingoz, guk ere *nature writing* horri eustea erabaki dugu (premiazko
testua zen 😬).

Egia esan, Xabierrek aipatu arte, ez naiz konturatu kakofonia-kontu
horretaz. Gehiago ibili gara lehen esandakoari bueltaka: ea natura-gida
bat, esaterako, «natura-literatura» ote den, literatura zentzu zabalean
ulertuta ere.

Nik neuk, ez daukat argi.

Mila-mila esker!

Patri


Xabier Aristegieta <allurritza a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2021
urt. 28, og. 12:10):

> Alemanez, frantsesez eta nederlanderaz behintzat ingelesezko jatorrizkoari
> eutsi diote.
>
> Euskaratzekotan, nik ez nuke "natura-literatura" erabiliko. Badakit kontu
> subjektiboa dela, baina euskaraz suertaturiko errima hori niri ez eufoniko,
> baizik eta kakofoniko egiten zait gehiago. Gogoan izan "natura" hitzak -a
> itsatsia gal dezakeela hitz-elkarteetan. Halatan, "natur literatura" izan
> liteke aukera bat.
>
> Dena den, euskaratzekotan, nik agian "naturaren idazkuntza" nahiago nuke.
> Besteak beste, kontuan izan frantsesezko Wikipediako artikuluak dioen hau:
> *Pour la Revue française d’études américaines, c’est d’abord "écrire la
> nature".*
>
> Xabier Aristegieta
>
>
> Hau idatzi du Patricia Jorge Kuartango (kuartango a bildua gmail.com)
> erabiltzaileak (2021 urt. 28, og. (09:21)):
>
>> Kaixo guztioi:
>>
>> Zelan eman hori euskaraz? Badakizue?
>>
>> Kontzeptua, hemen:
>>
>> https://en.m.wikipedia.org/wiki/Nature_writing
>>
>> Hasieran, «natura-literatura»tik jotzea pentsatu dugu; baina, antza
>> denez, literatura gainditzen du kontzeptuak...
>>
>> Izugarri eskertuko ditut zuen ekarpenak.
>>
>> Zaindu!
>>
>> Patri
>>
>>
>>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20210128/156e6c58/attachment.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago