[itzul] Nature writing

Xabier Aristegieta allurritza a bildua gmail.com
Ast, Urt 28, 10:41:15, CET 2021


Alemanez, frantsesez eta nederlanderaz behintzat ingelesezko jatorrizkoari
eutsi diote.

Euskaratzekotan, nik ez nuke "natura-literatura" erabiliko. Badakit kontu
subjektiboa dela, baina euskaraz suertaturiko errima hori niri ez eufoniko,
baizik eta kakofoniko egiten zait gehiago. Gogoan izan "natura" hitzak -a
itsatsia gal dezakeela hitz-elkarteetan. Halatan, "natur literatura" izan
liteke aukera bat.

Dena den, euskaratzekotan, nik agian "naturaren idazkuntza" nahiago nuke.
Besteak beste, kontuan izan frantsesezko Wikipediako artikuluak dioen hau:
*Pour la Revue française d’études américaines, c’est d’abord "écrire la
nature".*

Xabier Aristegieta


Hau idatzi du Patricia Jorge Kuartango (kuartango a bildua gmail.com) erabiltzaileak
(2021 urt. 28, og. (09:21)):

> Kaixo guztioi:
>
> Zelan eman hori euskaraz? Badakizue?
>
> Kontzeptua, hemen:
>
> https://en.m.wikipedia.org/wiki/Nature_writing
>
> Hasieran, «natura-literatura»tik jotzea pentsatu dugu; baina, antza denez,
> literatura gainditzen du kontzeptuak...
>
> Izugarri eskertuko ditut zuen ekarpenak.
>
> Zaindu!
>
> Patri
>
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20210128/8950e9da/attachment.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago