[itzul] Teknologia itzulpengintzaren lagun

Saroi Jauregi Aiestaran hiztegiak a bildua elhuyar.eus
Ost, Uzt 7, 13:54:04, CEST 2021


      *UIK - UDAKO IKASTAROAK *

*Teknologia itzulpengintzaren lagun*
Irailak 3 - Online zuzenean

Itzulpengintza automatikoko sistemek urteak daramatzate martxan, eta
haietako asko daude erabilgarri Interneten. Itzultzaile profesionalek
errezeloz begiratu izan diote itzulpengintza automatikoari, baina
orain *teknologia
hori aliatu bihurtu da.*

Hori kontuan hartuta, “Teknologia itzultzaileen lagun” ikastaroa antolatu
dugu, hauek helburutzat hartuta:

   - Itzulpen automatikoari etekina ateratzen ikastea.
   - OLI tresnak (ordenagailuz lagundutako itzulpenak egiteko tresnak)
   itzulpen automatikoarekin batera nola erabili ikastea.
   - Itzulpen automatikoa erabili arren hizkuntza zaintzen ikastea.
   - Zenbait esparrutako profesionalek itzulpengintzaren eraldaketari buruz
   zer iritzi duten jakitea.
   - Itzulpengintzak azken urteetan izan duen eraldaketaz hausnartzea eta
   iritziak partekatzea.
   - Itzulpengintzan erreferente diren erakundeen lan egiteko modua
   ezagutzea.

Itzultzaileentzat erronka handia da horrelako sistemak erabiltzea: alde
batetik, ikasi egin behar da tresna horiek ondo erabiltzen; bestetik,
hizkuntza zaintzen jarraitu behar dute. *Testuen kalitatea bermatzeko,
sistema automatikoak egiten dituen akatsak zuzendu behar dira, eta,
batzuetan, proposatzen dituen esaldiak osorik berridatzi ere bai.*
Itzulpengintzako profesionalek testugintzan eragina duten beste hainbat
faktore hartu behar dituzte kontuan.
“Itzultzaileei lana amaituko zaie?” galdetuko du batek baino gehiagok.
Erantzuna ezezkoa da, orain arte baino erantzukizun are handiagoko lana
baitute orain esku artean: automatikoki itzulitakotik bereizi behar dituzte
beren testuak, eta kalitateko testuak sortzen jarraitu.

Erronka handia daukagu esku artean, eta teknologia lagun dugula lan egiteko
eta, era berean, hizkuntza zaintzeko eta kalitateko testuak sortzeko gakoak
izango ditugu hizpide ikastaroan.
 *PROGRAMA eta IZEN-EMATEA *
<https://www.uik.eus/eu/teknologia-itzulpengintzaren-lagun>

[image: Facebook] <https://www.facebook.com/elhuyar.fundazioa>
[image: Twitter] <https://twitter.com/Elhuyar>
[image: YouTube] <https://www.youtube.com/channel/UC6jPN8DWeerVwOoyUE7irlw>
[image: LinkedIn]
<https://www.linkedin.com/company/elhuyar-fundazioa/?originalSubdomain=es>

*Informazio gehiago nahi izanez gero, jarri harremanetan gurekin: *
elhuyar a bildua elhuyar.eus Telefonoa: 943363040
Elhuyar Fundazioa · Zelai Haundi kalea 3.
Osinalde industrialdea · 20170 Usurbil, Gipuzkoa
Buletinaren harpidetza eten
<https://eus.us7.list-manage.com/profile?u=581aecb47cc73215d5b567c15&id=6d7213d9d0&e=__test_email__&c=ee9b96fdf8>
·
Eguneratu buletinaren harpidetza-datuak
<https://eus.us7.list-manage.com/unsubscribe?u=581aecb47cc73215d5b567c15&id=6d7213d9d0&e=__test_email__&c=ee9b96fdf8>
.

[image: Email Marketing Powered by Mailchimp]
<http://www.mailchimp.com/email-referral/?utm_source=freemium_newsletter&utm_medium=email&utm_campaign=referral_marketing&aid=581aecb47cc73215d5b567c15&afl=1>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20210707/5f869b93/attachment-0001.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago