[itzul] gogobetetzen ez esapide batek
oskar arana
oskar.arana a bildua gmail.com
Or, Uzt 9, 12:42:24, CEST 2021
Bai, horixe esan nahi nuen, beste bide horietatik eratu daitekeela,
iruditzen zait, esapidea: "proba gisako lehen saio", nahiz eta hitz gehiago
izan, "esperientzia pilotu" baino argiagoa iruditzen zait. Badakit "pilotu"
hori beste esapide askotan ere erabiltzen dela (etxebizitza pilotu, eta
abarretan), eta, beharbada, horregatik heltzen zaiola hain berehala, baina
gogobetegarriago zaizkit "probako lehen saio", "proba gisako saio" eta era
horretakoak.
Eskerrik asko, hiruroi.
*Oskar Arana Ibabe*
[image: Argazkia]
Udaberri lorea (Iparraldean),
San Jose lorea (Aramaion eta Arrasaten),
edo udalorea (Bizkaian)
Hau idatzi du Bittor Abarzuza (bittorbe a bildua gmail.com) erabiltzaileak (2021
uzt. 9, or. (07:45)):
> Kaixo:
>
> "probako lehen saiakera edo saio"?
>
> Bitor
>
> Hau idatzi du oskar arana (oskar.arana a bildua gmail.com) erabiltzaileak (2021
> uzt. 8, og. (18:17)):
>
>> Batzuetan iruditzen zait, "experiencia piloto" esateko "esperientzia
>> pilotu" erabiltzean, ez ote ginen nagi samar ibili beste ordain bat
>> aurkitzeko edo adosteko...
>>
>> "lehen saio bat"...edo "saio gisako esperientzia" bat bezalakoak zergatik
>> ez ote ziren eman ordain gisa, edo zergatik ez ote duten horiek berek
>> gogobetetzen.
>>
>> Batzuetan izaten ditudan erabat ez gogobetze horietako bat baizik ez....
>>
>>
>> *Oskar Arana Ibabe*
>> [image: Argazkia]
>> Udaberri lorea (Iparraldean),
>> San Jose lorea (Aramaion eta Arrasaten),
>> edo udalorea (Bizkaian)
>>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20210709/bd0ac3cc/attachment-0001.htm>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago