[itzul] Dabilena, Elhuyarren web-corpusen atari berria

Saroi Jauregi Aiestaran s.jauregi a bildua elhuyar.eus
Ost, Uzt 21, 15:17:37, CEST 2021


Kaixo, lagun:

Mezu honen bidez, zure lanean baliagarri suertatuko zaizun baliabide bat
aurkeztu nahi dizugu: Dabilena <https://dabilena.elhuyar.eus/>, Elhuyarren
web-corpusen atari berria.

Atari horretan, azken urteetan Interneten euskaraz idatzi diren testu
gehientsuenetan egin daitezke bilaketak, hau da, euskararen erabilera
errealaren gaineko bilaketak egin daitezke.

Hiru atal nagusi ditu webguneak: ‘Non erabili da?’, ‘Nola itzuli da?’ eta
‘Zer hitzekin konbinatzen da?’.

‘*Non erabili da?*’ atalean, bilatu nahi dugun hitza zer webgunetan eta zer
testuingurutan agertu den ikusi ahal izango dugu.

‘*Nola itzuli da?*’ atalean, corpus elebiduna kontsultatu daiteke. Hala,
bilaketak euskaraz nahiz gaztelaniaz egin daitezke, eta bietako adibideak
erakutsiko dizkigu Dabilenak kasu guztietan. Kontsultatu dugun hitzaren
itzulpenen zerrenda ikusiko dugu lehenik, eta hizkuntzetako adibideak
azpian, testuingurua bistan dela.

‘*Zer hitzekin konbinatzen da?*’ atala erabil dezakegu euskarazko hitz
jakin bat zer beste hitzekin batera erabiltzen den ikusteko. Adibidez,
Dabilenan kontsultatu dezakegu *aurrerapen* izena zer beste hitzekin
erabiltzen den gehien.

*Konparazio-bilaketak* ere egin daitezke, hots, bi hitzen erabileraren
arteko konparazioa egin dezakegu Dabilena atarian. hala kontsultatu
dezakegu, adibidez, Interneten euskaraz bi hitz hauetako zein agertzen den
gehien: *boluntario* ala *bolondres*.

Ezin aipatu gabe utzi atarian gehitu dugun tresna erabilgarri bat. Dabilena
atariak, ‘*Corpus gehiago*’ atalaren bidez, Interneten eskura dauden
hainbat corpusetako emaitzak aldi berean kontsultatzeko aukera ematen du.

Dabilena tresna ezin hobea da hizkuntzaren arloko profesionalentzat, eta
zer esanik ez itzultzaileontzat. Helbide honetan dago erabilgarri:
dabilena.elhuyar.eus.

[image: Facebook] <https://www.facebook.com/elhuyar.fundazioa>
[image: Twitter] <https://twitter.com/Elhuyar>
[image: YouTube] <https://www.youtube.com/channel/UC6jPN8DWeerVwOoyUE7irlw>
[image: LinkedIn]
<https://www.linkedin.com/company/elhuyar-fundazioa/?originalSubdomain=es>

*Informazio gehiago nahi izanez gero, jarri harremanetan gurekin: *
elhuyar a bildua elhuyar.eus Telefonoa: 943363040
Elhuyar Fundazioa · Zelai Haundi kalea 3.
Osinalde industrialdea · 20170 Usurbil, Gipuzkoa
Buletinaren harpidetza eten
<https://eus.us7.list-manage.com/profile?u=581aecb47cc73215d5b567c15&id=6d7213d9d0&e=__test_email__&c=7d3e842c04>
·
Eguneratu buletinaren harpidetza-datuak
<https://eus.us7.list-manage.com/unsubscribe?u=581aecb47cc73215d5b567c15&id=6d7213d9d0&e=__test_email__&c=7d3e842c04>
.

[image: Email Marketing Powered by Mailchimp]
<http://www.mailchimp.com/email-referral/?utm_source=freemium_newsletter&utm_medium=email&utm_campaign=referral_marketing&aid=581aecb47cc73215d5b567c15&afl=1>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20210721/9f8b19bc/attachment-0001.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago