[itzul] Dabilena, Elhuyarren web-corpusen atari berria
Itzultzailea-Eibarko Udala
itzultzailea a bildua eibar.eus
Ost, Uzt 21, 19:14:56, CEST 2021
Mila esker. Erabiliko dugu, ez izan dudarik.
Begoņa Azpiri Eguren 943 70 84 21 / 23 [untitled-1] <http://www.eibar.eus/eu>
itzultzailea a bildua eibar.eus<mailto:itzultzailea a bildua eibar.eus>
egoibarra a bildua eibar.eus<mailto:egoibarra a bildua eibar.eus>
www.egoibarra.eus<http://www.egoibarra.eus/>
[facebook32]<https://www.facebook.com/Eibarko-Udala-371951916348590/> [twitter32] <https://twitter.com/EibarkoUdala> [youtube32] <https://www.youtube.com/channel/UCTNEPKwdQgEuhO0S4nUGaPw>
Hemendik: Saroi Jauregi Aiestaran [mailto:s.jauregi a bildua elhuyar.eus]
Bidaltze-data: 2021(e)ko uztailaren 21(a), asteazkena 15:18
Hona: ItzuL <itzul a bildua postaria.com>
Gaia: [itzul] Dabilena, Elhuyarren web-corpusen atari berria
Kaixo, lagun:
Mezu honen bidez, zure lanean baliagarri suertatuko zaizun baliabide bat aurkeztu nahi dizugu: Dabilena<https://dabilena.elhuyar.eus/>, Elhuyarren web-corpusen atari berria.
Atari horretan, azken urteetan Interneten euskaraz idatzi diren testu gehientsuenetan egin daitezke bilaketak, hau da, euskararen erabilera errealaren gaineko bilaketak egin daitezke.
Hiru atal nagusi ditu webguneak: ‘Non erabili da?’, ‘Nola itzuli da?’ eta ‘Zer hitzekin konbinatzen da?’.
‘Non erabili da?’ atalean, bilatu nahi dugun hitza zer webgunetan eta zer testuingurutan agertu den ikusi ahal izango dugu.
[https://mcusercontent.com/581aecb47cc73215d5b567c15/images/9916318f-1202-1363-b26e-974a7e3915a5.png]
‘Nola itzuli da?’ atalean, corpus elebiduna kontsultatu daiteke. Hala, bilaketak euskaraz nahiz gaztelaniaz egin daitezke, eta bietako adibideak erakutsiko dizkigu Dabilenak kasu guztietan. Kontsultatu dugun hitzaren itzulpenen zerrenda ikusiko dugu lehenik, eta hizkuntzetako adibideak azpian, testuingurua bistan dela.
[https://mcusercontent.com/581aecb47cc73215d5b567c15/images/1ebc3f6e-c208-8da9-0ce8-8a7a215b89ca.png]
‘Zer hitzekin konbinatzen da?’ atala erabil dezakegu euskarazko hitz jakin bat zer beste hitzekin batera erabiltzen den ikusteko. Adibidez, Dabilenan kontsultatu dezakegu aurrerapen izena zer beste hitzekin erabiltzen den gehien.
[https://mcusercontent.com/581aecb47cc73215d5b567c15/images/e6ff3352-defa-8693-1e74-34d50736131f.png]
Konparazio-bilaketak ere egin daitezke, hots, bi hitzen erabileraren arteko konparazioa egin dezakegu Dabilena atarian. hala kontsultatu dezakegu, adibidez, Interneten euskaraz bi hitz hauetako zein agertzen den gehien: boluntario ala bolondres.
[https://mcusercontent.com/581aecb47cc73215d5b567c15/images/2761f47b-2f61-60b1-eb40-75da029871d6.png]
Ezin aipatu gabe utzi atarian gehitu dugun tresna erabilgarri bat. Dabilena atariak, ‘Corpus gehiago’ atalaren bidez, Interneten eskura dauden hainbat corpusetako emaitzak aldi berean kontsultatzeko aukera ematen du.
[https://mcusercontent.com/581aecb47cc73215d5b567c15/images/11ec0065-a642-1f1f-128a-fa3a608dcb88.png]
Dabilena tresna ezin hobea da hizkuntzaren arloko profesionalentzat, eta zer esanik ez itzultzaileontzat. Helbide honetan dago erabilgarri: dabilena.elhuyar.eus<https://dabilena.elhuyar.eus/>.
[Facebook]<https://www.facebook.com/elhuyar.fundazioa>
[Twitter]<https://twitter.com/Elhuyar>
[YouTube]<https://www.youtube.com/channel/UC6jPN8DWeerVwOoyUE7irlw>
[LinkedIn]<https://www.linkedin.com/company/elhuyar-fundazioa/?originalSubdomain=es>
Informazio gehiago nahi izanez gero, jarri harremanetan gurekin:
elhuyar a bildua elhuyar.eus<mailto:elhuyar a bildua elhuyar.eus> Telefonoa: 943363040
Elhuyar Fundazioa · Zelai Haundi kalea 3.
Osinalde industrialdea · 20170 Usurbil, Gipuzkoa
Buletinaren harpidetza eten<https://eus.us7.list-manage.com/profile?u=581aecb47cc73215d5b567c15&id=6d7213d9d0&e=__test_email__&c=7d3e842c04> · Eguneratu buletinaren harpidetza-datuak<https://eus.us7.list-manage.com/unsubscribe?u=581aecb47cc73215d5b567c15&id=6d7213d9d0&e=__test_email__&c=7d3e842c04>.
[Email Marketing Powered by Mailchimp]<http://www.mailchimp.com/email-referral/?utm_source=freemium_newsletter&utm_medium=email&utm_campaign=referral_marketing&aid=581aecb47cc73215d5b567c15&afl=1>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20210721/02ba50c6/attachment-0001.htm>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: image001.png
Mota: image/png
Tamaina: 11631 bytes
Azalpena: image001.png
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20210721/02ba50c6/attachment-0004.png>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: image002.png
Mota: image/png
Tamaina: 2761 bytes
Azalpena: image002.png
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20210721/02ba50c6/attachment-0005.png>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: image003.png
Mota: image/png
Tamaina: 3099 bytes
Azalpena: image003.png
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20210721/02ba50c6/attachment-0006.png>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: image004.png
Mota: image/png
Tamaina: 3731 bytes
Azalpena: image004.png
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20210721/02ba50c6/attachment-0007.png>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago