[itzul] "Zona de sobreexcavación" eta "rocas aborregadas"

Leire leirearano a bildua outlook.es
Or, Eka 4, 16:28:16, CEST 2021


Eskerrik asko bioi.
Termino horrekikoa pixka bat zehazteko edo: ikasleek aurretik zer landu duten kontuan izanda, iruditzen zait izotzak zirkuan-edo gainezka egindakoan glaziar-mihia eratzen den eremuaz ari dela "zona de sobreexcavación" hori nolabait; alegia, izotza pilatzea dakarren eremu zulatutik gorakoa edo (kontrakoa dirudien arren). Baina ez naiz gai izan hori ziurtatzeko, horregatik jo dut hona. Zuzen antzean banabil, "gehiegizko indusketa" ez litzateke zuzena, uste dut.

Ea norbaitek badaukan argitzea, laguntzea...

________________________________
Nork: Xabier Aristegieta <allurritza a bildua gmail.com>
Bidaltze-data: 2021(e)ko ekainaren 4(a), ostirala 15:59
Nori: ItzuL <itzul a bildua postaria.com>
Gaia: Re: [itzul] "Zona de sobreexcavación" eta "rocas aborregadas"

"Gehiegizko indusketa-eremua" esaten baduzu, "gehiegizko" hori "eremu"rekin doa, ez "indusketa"rekin.
Izatekotan, "gehiegizko indusketaKO eremua".

Xabier Aristegieta

Hau idatzi du euskaratu--- , ItzuL-en bidez (itzul a bildua postaria.com<mailto:itzul a bildua postaria.com>) erabiltzaileak (2021 eka. 4, or. (13:21)):
Ez dakit lagunduko dizun, baina tira:
"arroka laiatuak" ageri da Interneteko bi sarreratan, glaziarren testuinguruan.
Bestea... "gehiegizko indusketa-eremua", edo?

21/6/4 13:14(e)an, Leire igorleak idatzi zuen:
Eguerdi on!

DBH 1eko ikasleentzako Biologia eta Geologiako ikasmaterial batzuetan ageri zaizkit bi termino horiek, biak ere glaziarren testuinguruan, eta ordain garbirik aurkitu ezinean nabil. Norbaitek laguntzerik bai? Biziki eskertuko nioke.

Zona de sobreexcavación ez dut inon topatu, eta ikasmaterialean bertan ere ez dute azalpenik ematen. Hauxe da testuingurua: ikasleei eskatzen zaie iker dezatela zer erliebe-forma eratzen dituzten glaziarrek; laguntza moduan, hiru galderari erantzutea proposatzen diete, eta hortxe ageri da terminoa. Hauek dira hiru galderak: Nolako itxura dute zirku glaziarrek? Zer ezaugarri bereizgarri dituzte glaziar-haranek? ¿Qué son las zonas de sobreexcavación?

Rocas aborregadas zer diren ez daukat zalantzarik. Euskaraz nola esaten zaien, horixe jakitea edo ziurtatzea falta zait. Elhuyarren aspaldiko Geologia Hiztegi Entziklopegikoan "ardi itxurako arroka" ageri da, baina ez dakit ba... Zuotako norbaitek badaki?

Aldez aurretik mila esker!

leire



--
[cid:179d750173fde743b5b1]
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20210604/73065df7/attachment-0001.htm>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: Euskaratu sinadura.png
Mota: image/png
Tamaina: 50504 bytes
Azalpena: Euskaratu sinadura.png
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20210604/73065df7/attachment-0001.png>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago