[itzul] "Zona de sobreexcavación" eta "rocas aborregadas"
Xabier Aristegieta
allurritza a bildua gmail.com
Or, Eka 4, 15:59:04, CEST 2021
"Gehiegizko indusketa-eremua" esaten baduzu, "gehiegizko" hori "eremu"rekin
doa, ez "indusketa"rekin.
Izatekotan, "gehiegizko indusketaKO eremua".
Xabier Aristegieta
Hau idatzi du euskaratu--- , ItzuL-en bidez (itzul a bildua postaria.com)
erabiltzaileak (2021 eka. 4, or. (13:21)):
> Ez dakit lagunduko dizun, baina tira:
> "arroka laiatuak" ageri da Interneteko bi sarreratan, glaziarren
> testuinguruan.
> Bestea... "gehiegizko indusketa-eremua", edo?
>
> 21/6/4 13:14(e)an, Leire igorleak idatzi zuen:
>
> Eguerdi on!
>
> DBH 1eko ikasleentzako Biologia eta Geologiako ikasmaterial batzuetan
> ageri zaizkit bi termino horiek, biak ere glaziarren testuinguruan, eta
> ordain garbirik aurkitu ezinean nabil. Norbaitek laguntzerik bai? Biziki
> eskertuko nioke.
>
> *Zona de sobreexcavación *ez dut inon topatu, eta ikasmaterialean bertan
> ere ez dute azalpenik ematen. Hauxe da testuingurua: ikasleei eskatzen zaie
> iker dezatela zer erliebe-forma eratzen dituzten glaziarrek; laguntza
> moduan, hiru galderari erantzutea proposatzen diete, eta hortxe ageri da
> terminoa. Hauek dira hiru galderak: Nolako itxura dute zirku glaziarrek?
> Zer ezaugarri bereizgarri dituzte glaziar-haranek? ¿Qué son las zonas de
> sobreexcavación?
>
> *Rocas aborregadas* zer diren ez daukat zalantzarik. Euskaraz nola esaten
> zaien, horixe jakitea edo ziurtatzea falta zait. Elhuyarren aspaldiko
> Geologia Hiztegi Entziklopegikoan "ardi itxurako arroka" ageri da, baina ez
> dakit ba... Zuotako norbaitek badaki?
>
> Aldez aurretik mila esker!
>
> leire
>
>
> --
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20210604/a3680a22/attachment-0001.htm>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: Euskaratu sinadura.png
Mota: image/png
Tamaina: 50504 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20210604/a3680a22/attachment-0001.png>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago