[itzul] Arazoak Worfasten inportazioak egitean

oskar arana oskar.arana a bildua gmail.com
Ost, Eka 9, 12:43:04, CEST 2021


Arazo bat daukagu Wordfasten memoriarekin: kanpoan egindako itzulpen bat
memoriaratu nahi dugunean (kanpoko itzultzaileak ez du Wordfast erabiltzen,
ezpaze Trados, eta, beraz, ezin digu  BAK dokumenturik igorri
memoriaratzeko; horren ordez, dokumentu itzuliaren memoriako txt fitxategia
bidaltzen digu, edo, Trados erabiltzen duenez, tmx fitxategia). Itzulpena
txt bihurturik datorkigun fitxategia memoriaratzen saiatu tresnetako "batu"
(*merge*) tresna erabiliz, eta 0 unitate jaso dituela esaten digu, eta,
beraz, ez du ezer memoriaratzen. Eta tmx fitxategia memoriaratu nahi izanez
gero, kanpotik dakartzan atributu eta izenekin memoriaratzen ditu...Ez
dakigu nola konpondu arazoa.

Baten batek badaki konponbiderik?


*Oskar Arana Ibabe*
[image: Argazkia]
Udaberri lorea (Iparraldean),
San Jose lorea (Aramaion eta Arrasaten),
edo udalorea (Bizkaian)
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20210609/b11b64af/attachment.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago