[itzul] jarraipen batzordea

Patxi Petrirena Altzuguren p.petrirena a bildua elhuyar.eus
Ast, Eka 10, 17:16:02, CEST 2021


Oskar, RAEtik hartu duzuna desagertu egin da, beharbada << >> zeinuen arten
zegoelako edo (ez dakit seguru, baina zeinuren batekin gertatu ohi da).

Gogoetari dagokiola, ulertzen dut, alde batetik, deserosotasuna, baina uste
dut urak bide egin duela. Euskaltzaindiaren Hiztegiko definizioak ikustea
aski da, bigarrenak bete-betean hartzen baitu ideia hori, adibide eta guzti:


*jarraipen *
*2* iz. Lan, egitasmo edo jarduera bat behar bezala dagoen edo dabilen
aldian-aldian ikuskatzea. *Horiek guztiak beteko direla bermatzeko,
jarraipen batzorde bat osatuko dute hamaika eragileek*.

Ongi izan!

Patxi
<https://www.elhuyar.eus/>

*Patxi Petrirena Altzuguren*

*Hizkuntza eta Teknologia*


Zelai Haundi 3 - Osinalde industrialdea

20170 Usurbil (Gipuzkoa)

Tel.: (+34) 943 36 30 40 | Luzp.: 216

p.petrirena a bildua elhuyar.eus |  <p.petrirena a bildua elhuyar.eus>*www.elhuyar.eus*
<https://www.elhuyar.eus/>

<https://www.elhuyar.eus/>

*PRIBATUTASUN-POLITIKA* <https://www.elhuyar.eus/eu/pribatutasun-politika>


Hau idatzi du oskar arana (oskar.arana a bildua gmail.com) erabiltzaileak (2021 eka.
10, og. (16:27)):

> Otu zait, eta burutazio moduan doa, ez ikerketa terminologiko sakon eta
> erabateko moduan, *"comisión de seguimiento*" terminoarentzat eman ohi
> den (dugun) "*jarraipen-batzorde*" ordainaren gaineko gogoetatxo bat.
>
> Esango nuke ezen, RAEn dituen adieren artean (15 ematen ditu, *segumiento*-tik
> *seguir*-era igorri ostean, *seguir*-en adieratzat), bi hauek dagozkiola*
> comisión de seguimiento *horien *seguimiento*ri:
>
> 7. tr. Observar atentamente el curso de un negocio o los movimientos de
> alguien o algo.
>
> 8. tr. Tratar o manejar un negocio o pleito, haciendo las diligencias
> conducentes para su logro.
>
>
> Eta, bi horien artean, esango nuke lehena dagokiola.
>
> Eta irudittzen zait ezen "jarraitu" baino gehiago, "behatu" edo "jagon"
> bera dela adiera horretan gunea.
>
> Gero, gainera, jokatzeko aditz errazagoak dira "jagoteko batzorde" edo
> "behatzeko batzorde"...eta, gehiago zehaztu nahi izanez gero, are ...".ren
> bilakaera behatzeko edo jagoteko batzordea".
>
> "Jarraipen-batzorde" beti iruditu zait oso bortxatua, iluna....
>
> Badakit, ordea, oso hedatua dagoela.
>
> Baina gogoetatxo hau zabaldu nahi nuen mezu honekin.
>
>
> *Oskar Arana Ibabe*
> [image: Argazkia]
> Udaberri lorea (Iparraldean),
> San Jose lorea (Aramaion eta Arrasaten),
> edo udalorea (Bizkaian)
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20210610/82a17d37/attachment.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago