[itzul] jarraipen batzordea
oskar arana
oskar.arana a bildua gmail.com
Ast, Eka 10, 16:24:42, CEST 2021
Otu zait, eta burutazio moduan doa, ez ikerketa terminologiko sakon eta
erabateko moduan, *"comisión de seguimiento*" terminoarentzat eman ohi den
(dugun) "*jarraipen-batzorde*" ordainaren gaineko gogoetatxo bat.
Esango nuke ezen, RAEn dituen adieren artean (15 ematen ditu, *segumiento*-tik
*seguir*-era igorri ostean, *seguir*-en adieratzat), bi hauek dagozkiola*
comisión de seguimiento *horien *seguimiento*ri:
7. tr. Observar atentamente el curso de un negocio o los movimientos de
alguien o algo.
8. tr. Tratar o manejar un negocio o pleito, haciendo las diligencias
conducentes para su logro.
Eta, bi horien artean, esango nuke lehena dagokiola.
Eta irudittzen zait ezen "jarraitu" baino gehiago, "behatu" edo "jagon"
bera dela adiera horretan gunea.
Gero, gainera, jokatzeko aditz errazagoak dira "jagoteko batzorde" edo
"behatzeko batzorde"...eta, gehiago zehaztu nahi izanez gero, are ...".ren
bilakaera behatzeko edo jagoteko batzordea".
"Jarraipen-batzorde" beti iruditu zait oso bortxatua, iluna....
Badakit, ordea, oso hedatua dagoela.
Baina gogoetatxo hau zabaldu nahi nuen mezu honekin.
*Oskar Arana Ibabe*
[image: Argazkia]
Udaberri lorea (Iparraldean),
San Jose lorea (Aramaion eta Arrasaten),
edo udalorea (Bizkaian)
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20210610/79a11b0a/attachment.htm>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago