[itzul] jarraipen batzordea
Patxi Petrirena Altzuguren
p.petrirena a bildua elhuyar.eus
Ast, Eka 10, 17:29:50, CEST 2021
Egia, "lerro-artean irakurtzen" jakin behar... ;-)
Hau idatzi du Iñaki Arrieta - BiTEZ , ItzuL-en bidez (itzul a bildua postaria.com)
erabiltzaileak (2021 eka. 10, og. (17:19)):
> Ez da desagertu.
> Karaktereak zuriak dira:
>
> _______________________________________
> Iñaki Bitezekoa
>
> El 10/06/2021 a las 17:16, Patxi Petrirena Altzuguren escribió:
>
> Oskar, RAEtik hartu duzuna desagertu egin da, beharbada << >> zeinuen
> arten zegoelako edo (ez dakit seguru, baina zeinuren batekin gertatu ohi
> da).
>
> Gogoetari dagokiola, ulertzen dut, alde batetik, deserosotasuna, baina
> uste dut urak bide egin duela. Euskaltzaindiaren Hiztegiko definizioak
> ikustea aski da, bigarrenak bete-betean hartzen baitu ideia hori, adibide
> eta guzti:
>
>
> *jarraipen *
> *2* iz. Lan, egitasmo edo jarduera bat behar bezala dagoen edo dabilen
> aldian-aldian ikuskatzea. *Horiek guztiak beteko direla bermatzeko,
> jarraipen batzorde bat osatuko dute hamaika eragileek*.
>
> Ongi izan!
>
> Patxi
> <https://www.elhuyar.eus/>
>
> *Patxi Petrirena Altzuguren*
>
> *Hizkuntza eta Teknologia*
>
> Zelai Haundi 3 - Osinalde industrialdea
>
> 20170 Usurbil (Gipuzkoa)
>
> Tel.: (+34) 943 36 30 40 | Luzp.: 216
>
> p.petrirena a bildua elhuyar.eus | <p.petrirena a bildua elhuyar.eus>*www.elhuyar.eus*
> <https://www.elhuyar.eus/>
>
> <https://www.elhuyar.eus/>
>
> *PRIBATUTASUN-POLITIKA* <https://www.elhuyar.eus/eu/pribatutasun-politika>
>
>
> Hau idatzi du oskar arana (oskar.arana a bildua gmail.com) erabiltzaileak (2021
> eka. 10, og. (16:27)):
>
>> Otu zait, eta burutazio moduan doa, ez ikerketa terminologiko sakon eta
>> erabateko moduan, *"comisión de seguimiento*" terminoarentzat eman ohi
>> den (dugun) "*jarraipen-batzorde*" ordainaren gaineko gogoetatxo bat.
>>
>> Esango nuke ezen, RAEn dituen adieren artean (15 ematen ditu,
>> *segumiento*-tik *seguir*-era igorri ostean, *seguir*-en adieratzat), bi
>> hauek dagozkiola* comisión de seguimiento *horien *seguimiento*ri:
>>
>> 7. tr. Observar atentamente el curso de un negocio o los movimientos de
>> alguien o algo.
>>
>> 8. tr. Tratar o manejar un negocio o pleito, haciendo las diligencias
>> conducentes para su logro.
>>
>>
>> Eta, bi horien artean, esango nuke lehena dagokiola.
>>
>> Eta irudittzen zait ezen "jarraitu" baino gehiago, "behatu" edo "jagon"
>> bera dela adiera horretan gunea.
>>
>> Gero, gainera, jokatzeko aditz errazagoak dira "jagoteko batzorde" edo
>> "behatzeko batzorde"...eta, gehiago zehaztu nahi izanez gero, are ...".ren
>> bilakaera behatzeko edo jagoteko batzordea".
>>
>> "Jarraipen-batzorde" beti iruditu zait oso bortxatua, iluna....
>>
>> Badakit, ordea, oso hedatua dagoela.
>>
>> Baina gogoetatxo hau zabaldu nahi nuen mezu honekin.
>>
>>
>> *Oskar Arana Ibabe*
>> [image: Argazkia]
>> Udaberri lorea (Iparraldean),
>> San Jose lorea (Aramaion eta Arrasaten),
>> edo udalorea (Bizkaian)
>>
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20210610/f545c05d/attachment-0001.htm>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: plpodfecnkgkegjl.png
Mota: image/png
Tamaina: 10163 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20210610/f545c05d/attachment-0001.png>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago