[itzul] repulpable
Alfontso Mujika Etxeberria
a.mujika a bildua elhuyar.eus
Ast, Eka 17, 17:19:49, CEST 2021
Beharbada, <*material hori konpostagarria eta birziklagarria da, eta
berriro paper-ore bihur daiteke*> esanda konpon liteke, nahiz eta ez izan
konponbide terminologikoa.
Arazo nagusia, nire ustez, hau da: "orea"/"paper-orea" erabiltzen da
papergintzan, eta "paper-pulpa" ez da erabiltzen (*pulpa*, *Euskaltzaindiaren
Hiztegi*aren arabera, hau da: iz. Erremolatxa-azal lehorra, ganaduaren
bazkatarako erabiltzen dena)
Baina *ore egin* edo *oratu *aditzetatik abiatuta zaila da adjektibo
"irensgarri" bat lortzea (*oragarri *aktiboa da, "oratzen duena", beste *oratu
*homografotik aterea; eta homografia alde batera utzita ere, ez dut
uste *berroragarria
*"irensgarria" litzatekeenik).
<https://www.elhuyar.eus/>
*Alfontso Mujika Etxeberria*
*Hizkuntza eta Teknologia*
Zelai Haundi 3 - Osinalde industrialdea
20170 Usurbil (Gipuzkoa)
Tel.: (+34) 943 36 30 40 | Luzp.: 217
a.mujika a bildua elhuyar.eus | <a.mujika a bildua elhuyar.eus>*www.elhuyar.eus*
<https://www.elhuyar.eus/>
<https://www.elhuyar.eus/>
*PRIBATUTASUN-POLITIKA* <https://www.elhuyar.eus/eu/pribatutasun-politika>
Hau idatzi du LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER , ItzuL-en bidez (
itzul a bildua postaria.com) erabiltzaileak (2021 eka. 17, og. (16:45)):
>
>
> Ingelesez ere "repulpable" esaten dela ikusita (eta "repulping",
> "repulpability"...), euskaraz "birpulpagarri" esango nuke.
>
>
>
> Elhuyarrek "pulpa" badakar.
>
>
>
>
>
> Asier Larrinaga Larrazabal
>
>
>
>
>
> *From:* iratxe ormatza imatz [mailto:iraberba a bildua gmail.com]
> *Sent:* jueves, 17 de junio de 2021 16:35
> *To:* ItzuL
> *Subject:* [itzul] repulpable
>
>
>
> Arratsalde on:
>
>
>
> Horren baliokidea behar dut euskaraz. Material bati egiten dio
> erreferenzia, eta material hori konpostagarria, biziklagarria eta
> “repulpable”-a da.
>
>
>
> Hau da “repulpado” Ingeniarien erret-akademiaren arabera: En los
> materiales compuestos, especialmente tipo brick, éstos se mezclan en un
> tambor con agua y se agita la mezcla entre 15 y 45 minutos, hasta las
> fibras de papel se separan del polietileno y del aluminio, que son
> retenidos después en una zona de criba. Tras ser secadas, las fibras de
> papel se utilizan para fabricar nuevos productos de papel reciclado, como
> cartón, bolsas, sacos de papel y hueveras.
>
>
>
>
>
> Ez dut ezer aurkitu, Euskalbarreko baliabideeetan.
>
>
>
> Ba al dago inor lanean edo erantzuteko moduan arratsalde euritsu honetan?
> Bezeroak gaur arrastian behar du erantzuna...
>
>
>
> Eskerrik asko, aldez aurretik,
>
> iratxe oi.
>
>
>
> <http://www.eitb.eus/link-banner-email-ezkerra/>
> <http://www.eitb.eus/link-banner-email-eskuma/>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20210617/44acdf45/attachment-0001.htm>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago