[itzul] Dolor imposibilitante
Bittor Abarzuza
bittorbe a bildua gmail.com
Al, Eka 21, 21:35:15, CEST 2021
Mila esker, Xabier
Beraz, min ezintzaile
Hurrengoan interneten aukerak konprobatzeko praktika hartuko dut, galdetu
baino lehen. Gainera, oso baliabide baliotsua deskubritu dut zuri esker
egun egiten dudan lanari begira (zeladore eta erizain laguntzaileendako
hiztegia): http://www.ehu.eus/euskalosasuna/Medi_adibide/adibideak.htm
Mila esker, Bitor
Hau idatzi du Xabier Aristegieta (allurritza a bildua gmail.com) erabiltzaileak
(2021 eka. 21, al. (15:44)):
> Bitxia iruditzen zait Interneten "min ezintzaile" bilatu eta adibide
> bakarra ez agertzea, ordea.
>
> Xabier Aristegieta
>
> Hau idatzi du Alfontso Mujika Etxeberria (a.mujika a bildua elhuyar.eus)
> erabiltzaileak (2021 eka. 21, al. (15:33)):
>
>> Hiztegi, komunikabide eta Administrazioaren dokumentuetan medikuntzaren
>> alorrean erabiliak:
>>
>> *DISPONGO: - Euskadi.eus*
>>
>> *http://www.euskadi.eus › eu_ddhh › adjuntos*
>>
>> ... eta baimena ematen dut Ebaluazio Batzordeak heriotza edo lesio
>> iraunkorrak edo *ezintzaileak* eragin zituzten gertakarien gaineko
>> datuak edo txostenak lortu ...
>>
>> *Erizaintza hiztegia*
>> <https://www.google.es/url?sa=t&rct=j&q=&esrc=s&source=web&cd=&ved=2ahUKEwjVpPmu5qjxAhUkoFwKHZ9lAgIQFjASegQICBAE&url=http%3A%2F%2Fwww.ehu.eus%2Feuskalosasuna%2FMedi_adibide%2Fc11.htm&usg=AOvVaw1I9l8f9mRqTvEGHFzLCy6k>
>>
>> *http://www.ehu.eus <http://www.ehu.eus> › Medi_adibide*
>>
>> Haurtzaroko min errepikaria, helduengan gertatzen ez den moduan
>> (haurrengan, gerriko mina edo lunbar-aldeko mina da maizena), ez dira
>> *ezintzaileak*, ...
>>
>> *Gaixotasun arraroak - Elhuyar Aldizkaria*
>>
>> *https://aldizkaria.elhuyar.eus <https://aldizkaria.elhuyar.eus> ›
>> erreportajeak › gaixotas...*
>>
>> 2003(e)ko abe. 1(a) — ... sentimenei dagozkienak edota askotarikoak),
>> baina gehienetan gaixotasun kronikoak, endakapenezkoak eta *ezintzaileak*
>> izaten dira.
>>
>> *Gasteizko Gorbeialde eskola: ezinetik, ekinera - Gasteiz - Alea ...*
>>
>> *https://alea.eus <https://alea.eus> › gasteiz ›
>> 1455801027690-gasteizko-g...*
>>
>> 2016(e)ko ots. 18(a) — ... autismoa eta askotariko sindrome
>> *ezintzaileak* dituzte, arazo kognitibo, sentsorial eta motoreak
>> eragiten dizkietenak. Gehienek ezin dute hitz ...
>>
>> *Amiantoak kaltetutakoen elkartea aurkeztu da - Sakana ...*
>>
>> *https://guaixe.eus › sakana › 1526564643538-amiantoak-...*
>>
>> 2018(e)ko mai. 18(a) — Gogorarazi zutenez," amiantoarekin lotutako gaitz
>> gehienak *ezintzaileak* edota hiltzaileak dira hein handi batean".
>> Adavanekoek euren buruari ...
>> <http://%0dNorberaren%20borondatez%20hiltzea,%20eskubide%20bat?%20-%20Noticias%20de%20...%0dhttps://www.noticiasdegipuzkoa.eus%20›%202021/02/27%20›%20nor...%0d>
>>
>> *Norberaren borondatez hiltzea, eskubide bat? - Noticias de ...
>> <http://%0dNorberaren%20borondatez%20hiltzea,%20eskubide%20bat?%20-%20Noticias%20de%20...%0dhttps://www.noticiasdegipuzkoa.eus%20›%202021/02/27%20›%20nor...%0d>*
>>
>> *https://www.noticiasdegipuzkoa.eus › 2021/02/27 › nor...
>> <http://%0dNorberaren%20borondatez%20hiltzea,%20eskubide%20bat?%20-%20Noticias%20de%20...%0dhttps://www.noticiasdegipuzkoa.eus%20›%202021/02/27%20›%20nor...%0d>*
>>
>> 2021(e)ko ots. 27(a) — Batez ere, sufrimendua gehiago ez jasateko hil
>> nahi da; baita adin handikoei edo gaixotasun kroniko *ezintzailea* duten
>> pertsonei begira ere, ...
>>
>> *EAEn Haur eta nerabeenganako indarkeria ... - Euskadi.eus*
>>
>> *https://www.euskadi.eus › eu_def › adjuntos › HAU...*
>>
>> baterakoa edo behin betikoa, hainbat arrazoik eraginda, hala nola
>> heriotza, espetxeratzea, gaixotasun fisiko edo mentala, toxikomania
>> *ezintzaileak* edo tankera.
>>
>> *Gaitasunak ardatz*
>>
>> *https://alea.tok-md.com › pdf › ALEA_050*
>>
>> 2016(e)ko ots. 19(a) — eta askotariko sindrome *ezintzaileak* dituzte,
>> arazo kognitibo, sentsorial eta motoreak eragiten dizkietenak. Gehienek
>> ezin dute hitz egin, eta.
>> <http://%0dNorberaren%20borondateaz%20hiltzea,%20eskubide%20bat?%20-%20Deia%0dhttps://www.deia.eus%20›%20Opinión%0d>
>>
>> *Norberaren borondateaz hiltzea, eskubide bat? - Deia
>> <http://%0dNorberaren%20borondateaz%20hiltzea,%20eskubide%20bat?%20-%20Deia%0dhttps://www.deia.eus%20›%20Opinión%0d>*
>>
>> *https://www.deia.eus › Opinión
>> <http://%0dNorberaren%20borondateaz%20hiltzea,%20eskubide%20bat?%20-%20Deia%0dhttps://www.deia.eus%20›%20Opinión%0d>*
>>
>> 6 mar 2021 — Batez ere, sufrimendua gehiago ez jasateko hil nahi da;
>> baita adin handikoei edo gaixotasun kroniko *ezintzailea* duten
>> pertsonei begira ere, ...
>>
>> *http://www.euskadi.eus › eu_ddhh › adjuntos*
>>
>> Mediku-txostenak eta –irizpenak, kalte-ordaina zehazten duten gertakarien
>> ondorioz izandako lesio iraunkor edo *ezintzaileei* buruzkoak. - Behar
>> izanez gero ...
>>
>> *BESTELAKO XEDAPENAK - Euskadi.eus*
>>
>> *http://www.euskadi.eus › bopv2 › datos › 2019/09*
>>
>> Kalte-ordaina eragin duten gertaeren zioz jasandako lesio iraunkor edo
>> *ezintzaileei* buruzko txosten eta irizpen medikoak. -. Hala badagokio,
>> organo ...
>> <https://www.elhuyar.eus/>
>>
>> *Alfontso Mujika Etxeberria*
>>
>> *Hizkuntza eta Teknologia*
>>
>>
>> Zelai Haundi 3 - Osinalde industrialdea
>>
>> 20170 Usurbil (Gipuzkoa)
>>
>> Tel.: (+34) 943 36 30 40 | Luzp.: 217
>>
>> a.mujika a bildua elhuyar.eus | <a.mujika a bildua elhuyar.eus>*www.elhuyar.eus*
>> <https://www.elhuyar.eus/>
>>
>> <https://www.elhuyar.eus/>
>>
>> *PRIBATUTASUN-POLITIKA*
>> <https://www.elhuyar.eus/eu/pribatutasun-politika>
>>
>>
>> Hau idatzi du Bittor Abarzuza (bittorbe a bildua gmail.com) erabiltzaileak (2021
>> eka. 21, al. (10:31)):
>>
>>> Kaixo, egun on:
>>>
>>> "Eragozle" eta "ezintasun eragile" agertzen dira; hala ere, "eragozle"
>>> kontzeptu orokorregia delakoan nago eta "ezintasun eragile" luzegi egiten
>>> zait.
>>>
>>>
>>> https://www.euskadi.eus/eutanasia-zure-zalantzak-argituko-ditugu/web01-a2inform/eu/
>>>
>>> https://www.berria.eus/paperekoa/1877/006/001/2021-03-18/eutanasia-onestera-doaz.htm
>>>
>>> Zer irizten diezue honako aukera hauei:
>>>
>>> *min ezinarazle, ezingarri edota ezintzaile*
>>>
>>> "Dolor imposibilitante" delakoak egiten dio erreferentzia pazientea
>>> ibili edota pentsatu ezin duenean minak eragindako ezintasuna dela eta
>>> (kontu fisikoa zein kognitiboa delako); nolabait, *ezindu *egiten edo
>>> bihurtzen duelako oinaze horrek
>>>
>>> Bitor Abarzuza
>>>
>>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20210621/8c539a67/attachment-0001.htm>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago